Talde bizkaitarrak ondo aritu dira etxean, RETAbet izan ezik

Talde bizkaitarrak ondo aritu dira etxean, RETAbet izan ezik

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga)  FEB lehiaketatako talde bizkaitarrek etxean hobeto jokatzen dutela erakutsi dute jardunaldi honetan. Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoaren aurkako derbia irabazi zuen. HA Zornotza Grupo de Santiago Automoción baino gehiago izan zen. Etxean jokatzen zuen beste talde bat RETAbet izan zen baina oraindik Mrsic ez da taldeari bahi duen jarrera transmititzeko gai izan.o Bidaideak taldeak garaipena ekarri zuen Valladolidetik.

RETABET BILBAO BASKET 62 – SAN PABLO BURGOS 78

Entrenatzaile aldaketa ez da nahikoa izan lehendabiziko garaipena eskuratzeko. Lehendabiziko laurdena oso parekatua izan zen baina hortik aurrera Burgos-ko taldea gehiago izan da. Bilbotarrek ez zuten amore eman, horren adibide da 34.minutuan markagailuak azaltzen zituen alde laburrak (55-60) baina hortik aurrera kanpoko taldeak ideia argiagoak erakutsi zituen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 76 – IDK GIPUZKOA 55 

Lointek Gernikak garaipena behar zuen Erreginaren Kopan egoteko eta horrela egin zuen. Gernikarrak hasieratik kontrolpean izan zuten partidua eta hamar puntutik gorako aldeak kudeatu zituzten. Garaipena ez zen arriskuan egon.

PATATAS HIJOLUSA 62 – GDKO IBAIZABAL 58

Bidaia zaila izan zuen GDKO taldeak Leonetik, Igoera postuetarako hautagai sendoa den Patatas Hijolusa taldearen aurka. Atsedenaldira arte Josema Alcantararenak gehiago izan ziren (29-33). Atsedenalditik aurrera Leongoak gehiago izan ziren eta erreboteetan erakutsitako abileziari esker garaipena etxean geratu zen.

HA ZORNOTZA 112 – GRUPO DE SANTIAGO AUTOMOCIÓN 70

Talde zornotzarrak berriz ere garaipena eskuratu zuen. Aurkariek hainbat saiakera egin arren Bizkaitarrak eraginkortasun handia erakutsi zuten. Atsedenaldian 56-30 eta hirugarren laurdenaren bukaeran 88-49.

PAS PIÉLAGOS 87 – CB SANTURTZI SK 64

Partidu garrantzitsua zuten aurretik CB Santurtzik  aurkari zuzen baten aurka, baina porrot gogorra jaso zuen. Kantabriarrak nagusitasun fisiko itzela erakutsi zuten Lee, Lombera eta Seck-i esker. Bizkaitarrek ez zuten hirukoekin asmatu eta hirugarren laurdenean etxeko taldearen alde puskatu zen partidua.

FUNDACIÓN GRUPO NORTE VALLADOLID 65 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 76

Joshua Turek  izan zen talde Bilbotarra garaipena gidatu zuen jokalaria. Bazirudien bizkaitarrek partidua kontrolpean zutela baina ezin zuten aldeak atera. Azken 4 minutuetara 61-62 iritsi ziren. Hortik amaierako bozinazora arte Bidaideak izan zen jaun da jabe.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak