Astearte honetan agur esan digu Bizkaiko saskibaloian klasiko bat izan den José Domingo “Txomin” Ereñak, Jarrilleros SK taldearen sortzaileak.
Jokalaria, entrenatzailea eta zuzendaritzako kide lanak egin zituen Portugaleteko klubean. 64 urte zituela hil da eta hileta elizkizuna Getxoko Andra Mari parrokian izango da ostegun honetan 19:00etan.
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak doluminak eman nahi dizkio bere familia eta lagunei.
Goian Bego “Txomin”.