NAZIONALAK: Bizkaitarrak Bigarren mailarako igoera gabe geratu dira

NAZIONALAK: Bizkaitarrak Bigarren mailarako igoera gabe geratu dira

Ez zen asteburu ona izan bizkaitarren interesentzako Neska zein Mutilen Bigarren mailako Lauko Finaletan. Leioa eta Mungiak finalerdietan galdu zuten eta La Sallek finalean, hiru laurdenetan aukerak mantendu eta gero.

NESKEN BIGARREN MAILA

Lauko Finala antolatzen zuen Leioak, finalera sailkatu eta mailaz igotzeko helburuarekin. Helburua bete ezinik geratu ziren ordea, izan ere finalera sailkatzeko partidu erabakigarrian ezin izan zioten Araba La Bolsa Generosari irabazi. Leioako taldea ezin asmatu ibili zen baina gasteiztarrek ere ez zeukaten bere eguna eta berdintasuna izan zen nagusi partidu osoan zehar.  Bazirudien partidua etxean geratuko zela, izan ere amaierarako 6 minuturen faltan abantaila +8koa zen. 40-39koarekin 24 segundo eta 7 hamarreko geratzen ziren eta jabetza Ledesmakoarentzat zen.  8 segundoren falta hirukoa eskura izan zuten baina ez zen sartu. Errebotea La Bolsa Generosarentzat izan zen, falta bat eta 2 jaurtiketa libre lortuz. Segundu baten faltan zelai erdituik saskiratu zuten gasteiztarrek eta garaipena lortu zuten.

Argazki galeria

MUTILEN BIGARREN MAILA

Derbi bizkaitarra izan genuen finalerdietan eta horrek finalean talde bat izatea bermatzen zigun. La Sallek Mungiari luzapenean irabazi zion 68-64. Partiduan ez zen inor nagusitzen eta atsedenaldira 25-26 iritsi ziren. Deustukoek joko orekatuagoa erakutsi zuten  eta urrutitik asmatuz hirugarren laurdenean abantailak handitu zituzten. Mungiak ez zuen etsi eta luzapena lortu zuen, baina hori salestarrek hirukoei esker garaipena eskuratu zuten 68-64.

Finalean La Sallek Alkideba Ointxe izan zuen aurkari. Lehen zati berdindua (28-26) eta gero, Imanol Perarenek asmatze eza garesti ordaindu zuten (0/18 hirukoetan). Arrasatekoak barneko jokalariak itxiz jarraitu zuten. Gipuzkoarrek saskiratzeak lortu zituzten 0-15eko partziala ere bai eta horrek bilbotarrei min asko eragin zien. Amaieran 48-65.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak