Kirol Teknikarien Eskola “Bizkaia” eta entrenatzaileek formakuntzaren arauetan egoniko berritasunak aurkeztu dira

Kirol Teknikarien Eskola “Bizkaia” eta entrenatzaileek formakuntzaren arauetan egoniko berritasunak aurkeztu dira

Astearte honetan ASFEDEBIrekin Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak araututako ikastaroak eskaintzeko lorturiko akordioaren berri emateko bilera ospatu zen Kirol Etxean, bertan Kirol Teknikarien Eskola “Bizkaia” aurkeztu zelarik.

Bilera horretan, federazio mailako formazioa duten teknikoen egoera eta hauek burutu zituzten daten buruzko informazioa azaldu zen. Federazio ikastaroak araututakoekin ez direla homologatuko adierazi zen baina egokitzeko aukera ezberdinak plazaratu ziren, horrela titulazio akademikoa lortzeko.

 

Guzti hau, laster Euskadin Kirolarekin Lotutako Lanbideak Izateari eta Horietan Jarduteari Buruzko Legea indarrean jartzearen ondorioa da, honen ondorioz, 2021. Urtetik aurrera Saskibaloi entrenatzailea izan nahi duen orok titulazio akademikoa izan beharko du zeregin horretarako. Boluntarioek ere3 titulazio hori izan beharko dute eta araututako titulazioa 2022rako izan beharko dute.

ASFEDEBIK, 2018ko urtarrilean hasiko diren ikastaroetan parte-hartzeko asmoa dutenen datuak jaso zituen. Bizkaiko eta Euskadiko federazioen akordioari esker, ikasleen formakuntza eta esperientzia aintzat hartuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero bidali email bat formakuntza@asfedebi.eus helbidera.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak