Lizentzien eta lizentzia digitalaren tramitazio prozesua

Lizentzien eta lizentzia digitalaren tramitazio prozesua

2018/2019 denboraldi honetan LIZENTZIA DIGITALA indarrean sartzen da. Lizentzien tramitatze prozesuak berdina izaten jarraitzen du, baina TALDEAREN BALIDAZIOA egiteko beharrezko DOKUMENTU GUZTIAK izan beharko dira. Hasierako jardunaldian dokumentazio guztia izan ezean, lizentziak ezingo dira kluben aplikaziora bidali.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak beharrezko dokumentazioen berri ematen dizuegu: ( dokumentu guztiak web orritik jaitsi daitezke, www.bizkaiabasket.com (DOKUMENTAZIOA).

BANAKAKO LIZENTZIA INPRIMAKIA,  eredu berria atxikitzen da, lizentzia eskaera GUZTIAK inprimaki honetan etorriko dira.

GURASOEN BAIMENA, dagokion adinean baino goragokoan jokatzeko saskibaloi  lizentzia formalizatzeko baimena

ASKATASUN GUTUNA (BAJA GUTUNA) Denboraldi batetik bestera taldez aldatzen duten jokalarien kasuan BEHARREZKOA

MEDIKU ZIURTAGIRIA

ZINPEKO DEKLARAZIOA (Denboraldiren baten jokatu gabe) __________ denboralditik federazio lizentziarekin saskibaloia praktikatu ez duela adierazten duen zinpeko aitortza, horrela ez da inolako klubeko atxikipen edo formakuntza eskubidepean egongo.

ZINPENKO DEKLARAZIOA, aurretik ez dela saskibaloi federatuko talde bateko kide izan eta horrenbestez lizentzia federatuarekin jokatzen duen aurreneko denboraldia duela aitortzeko du zinpeko deklarazioan.

NAN FOTOKOPIA, aurrenekoz lizentzia tramitatzen duten jokalari guztiek aurkeztuko dute eta baita denboraldi bat baino gehiago jokatu gabe egon direnek.

ARGAZKIA, aurrenekoz lizentzia tramitatzen duten jokalari guztiek edo dagokion adinarekin bate z datozen argazki zaharrak daudenean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak