GDKO Ibaizabal denboraldi berrirako prest

GDKO Ibaizabal denboraldi berrirako prest

(ARGAZKIA: CB IBAIZABAL)

Ostegun honetan 17/18 denboraldiko LF2ko GDKO Ibaizabal taldearen aurkezpena izan da. Denboraldi berri honetan, Zuzendaritza, talde eta teknikoen artean aldaketa nabarmenak izan dira. Taldeak Ibon Uribe Galdakaoko Alkatea eta Koldo Goyoaga kirol zinegotziaren harrera jaso zuen.

Galdakaoko alkateak eta kirol zinegotziak esker oneko hitzak izan zituzten klubeko aurreko arduradunentzat eta baita gaur egun  Gorka Paternina buru duen zuzendaritzarentzat. Jokalariei ere zorterik onena opa zieten hastear den denboraldi honetan.

Presidente berriak Udalak klubari emandako babesa eskertu zuen eta aurretik izango diren erronken aurrean ilusio handia erakutsi zuen. Zuzendaritza kideak diren Nerea Junguitu, Ainhoa Ariznabarreta, Marga Sacristán y Nerea Cuadrado, Andoni Iturrioz, Alberto Pascual  eta kirol zuzendaria berria izango dena Josu Mansori eskerrak eman zien ibilbide berri honetan aldamenean izateagatik.

Mansok ere esker oneko hitzak izan zituen instituzioekiko. Era berea jokalari eta teknikoengan konfiantza osoa duela nabarmendu zuen.

Ekitaldia bukatzeko, Udaleko kideek eta Ibaizabalek familia argazkia atera zuten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak