Bilboko Santutxu auzoan saskibaloi zaletasun handia dagoela ez da inolako sekretua. Beheko aldean, Iturribide kalean, Maristas Ikastetxea dago. Gorago, Berrio Otxoa ikastetxean integraturik CB Santutxu aurkitzen da. Lehia historikoa izan dute betidanik eta aipatzekoa da estatuko mailarik gorenean jokatzen duen Javi Salgado eta FEB mailako beste jokalari batzuk, klub hauetatik irtenak direla.
Berrio Otxoako gorriek aurkezpena burutu zuten orain gutxi, eta arduradunak oso pozik agertu ziren klubeko kide izateaz dagoen harrotasuna dela eta. 287 jokalarien %65 ikastetxekoak dira eta 47 entrenatzaileak ikastetxetik edo inguruko ikastetxeetatik irten dira. Gurekin izan dira David Ruiz de Lazcano, klubeko koordinatzailea, Iñigo Saiz de Trapaga, gizonezkoen senior mailako entrenatzailea, Endika Jimenez, iaz Espainiako txapelketa jokatu zuen emakumezko kadeteen entrenatzailea eta Nahi Monge,iaz Bizkaian hirugarren postuan bukatu zuen gizonezkoen gazte mailako entrenatzailea.
Erreportaje osoa, erderazko bertsioan