Preminien egutegiak prest

3×3 egutegi berri guztiak

Asteazken honetatik Premini mailako egutegiak kontsulta ditzakezue, 5×5 zein 3×3 modalitateen neska, mutil eta maila mistoetan. Azaroaren 9an ekingo zaio lehiaketari. Kontuan izan hurrengo gomendioak:

  • Lehiaketaren Oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.
  • Talde bakoitzetik jasotako datuak hartu: delegatuen telefonoak, jokalekuak, etab. Edozein aldaketa secretaria3@bizkaiabasket.com bitartez jakinarazi beharko da.
  • Ordu ofiziala ezarri ez duten taldeei 23:59 jarri zaie. Ordutegi finko bat baduzue jakinarazi secretaria3@bizkaiabasket.com helbidean.
  • INTRANET: https:// clubes.basketbasko.com 
  • Kudeaketa tresna hau entitate guztiek erabili beharko dute derrigorrean. Bizkaiko Saskibaloi federazioak web aplikazio barri bat izango du martxan. Aplikazio web honen helburua Federazioa eta klub/ikastetxe arteko harreman kanal bat izatea da, horekin ordutegi eta emaitzak era azkar eta seguru batean kudeatzeko.

Intraneterako sarbiderako erabiltzailea eta pasahitza jasotzeko, erantsita bidaltzen den inprimakia bidali beharko digu zure Guraso Elkarte edo Ikastetxeak zigilaturik. PASAHITZA DUTEN KLUBEK PASAHITZ BERDINA IZANGO DUTE.

Pasahitz honek izaera konfidentziala du eta soilik identifikaturiko erabiltzaileak erabili ahalko du, horrela edozein gorabehera ekidin eta bere erabilpen egokia bermatzeko.

 

Behin izapide hau eginda, datu guztiak eta eskuliburu bat jasoko duzue.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak