TEKNIFIKAZIOA: Bigarren zita eta bagoaz erritmoa hartzen

TEKNIFIKAZIOA: Tekni saioa Lauron eta Altuera Operazioa Durangon.

[box] Datorren igandean Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programako bigarren saioa izango dugu.2006,2007 eta 2008an jaiotako jokalariak izango dira deituak. [/box]

Erantsita Azaroaren 24an Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu.

  • Deialdia: 16etatik 17:30etara;  Parte-hartzaileak 15:45etarako bertaratu beharko dira.

Zuen Eskola edo Klubeko jokalariei deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.

Deialdia

ARAUAK:

  • Entrenamentua ateak irekita

  •  Entrenamendura ez joatea secretaria2@bizkaiabasket.com helbidean abisatzen edo justifikatzen ez bada, jokalari hauek ez dira hurrengo jardunaldirako deituak izango.
  •  Min hartuta dauden jokalariek jokatzeko alta dutenean, honen berri eman beharko dute berriz ere hautatuak izateko aukerak izan ditzaten.Komunikazio hauek klub edo ikastetxearen bitartez egin beharko dira.
  •  Jokalariek pasa den denboraldian emandako kamiseta alderantzikagarria eraman beharko dute, eta berau ez badute,bi kamiseta eraman beharko dituzte: zuria eta kolore ilunekoa eta dutxatzeko beharrezko materiala.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak