Parte hartu eta erabaki nortzuk izango diren Bizkaiko Saskibaloiaren XV. Galako sarituak

Parte hartu eta erabaki nortzuk izango diren Bizkaiko Saskibaloiaren XV. Galako sarituak

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Bizkaiko Saskibaloi Galaren aldeko apustuarekin jarraitzen du. Klub eta zaletuen parte hartze zuzena bilatu nahi du sarituak hautatzerako orduan eta “Fair Play Experientzia” maila mantentzen du. Ekainaren 21ean Euskalduna Jauregian ospatuko den gala honetan, denboraldiko jokalari eta entrenatzaileen aitortzak zuek erabakiko dituzue. Federazioak hiru izen proposatuko ditu atal bakoitzean eta klubek eta zaletuek erabakiko dute. [/box]

Sistemak honela funtzionatuko du: Klub bakoitzak boto bat izango du. Klub guztiek dute hiru hautagaik bozkatzeko aukera. Federazioak mezu bat bidaliko du kluben ohiko helbide elektronikoetara eta hauek Maiatzaren 24ko 12:00ak arte izango dute 3 ataletako beraien bozka adierazteko epea. Klubei sare sozialak gehituko zaizkie, bertan edozein zaletu, jarraitzaile, jokalari, entrenatzailek eta gurasok bozkatzeko aukera izango du. Bozkatzeko esteka honakoa da: BOZKETA POPULARRA. Bozkatzeko Google kontu bat izan beharko du, bestela posible du email bidez bere botoa ematea: observatorio@bizkaiabasket.com helbidean. Behin Sareetako bozketa guztiak jasota, boto bakar bezala hartuko dira kontuan, klub baten balio berdinarekin.

Ihaz bezala, aurten ere  “Fair Play” saria izango da.  “Joko Garbiari” eskainitako sari honen hautaketan parte hartzea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren  31ko 12:00ak arte eman ahalko da botoa, eta denboraldi honetan Eskola Kirolean  edo kirol federatuan izandako “fair play” esperientzia bat konta beharko diguzue. Jokalari, entrenatzaile, zaletu, Zuzendaritza edo arbitroek izandakoa izan daiteke. Jasotako proposamen guztien artean, sari hau jaso dezakeen hautagai egokia aukeratzeko balorazioa egingo du Zuzendaritza Batzordeak. Zuen fair play esperientziak prensa@bizkaiabasket.com  helbideak jasoko ditugu.

Denboraldi honetako sarituak honako hauek izango dira:

  1. Denboraldiko kluba: C.B. Santutxu
    2. Denboraldiko jokalaria (gizonezkoa): Xabier López-Arostegui, David Tudela, Aitor López
    3. Denboraldiko arbitroa: Félix Merino Gutiérrez
    4. Denboraldiko entrenatzailea: Gonzalo García de Vitoria,  Seleccionadores de Bizkaia, Antxon Imaz
    5. Denboraldiko jokalaria (emakumezkoa): Gracia Alonso de Armiño, Ane Larrinaga, Estíbaliz Herrera
    6. Fair Play Esperientzia
    7. Urrezko intsignia

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak