Xavi Pascual-ek arrastoa utzi du Durangon

Xavi Pascual-ek arrastoa utzi du Durangon

Europa mailan entrenatzaile onenetakoa eta Euroligako txapelduna den Xavi Pascualek bere ezagutzak elkarbanatu zituen AVEB, Tabirako ST, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako topaketan.

XAVI-PASCUAL2

Landako kiroldegian burututako topaketa honetan 200 entrenatzailetik gora izan ziren eta entrenatzaile kataluniarrak emandako azalpenei adi-adi jarraitu zieten. Kontraerasoak eraikitzea, defentsako planteamenduak eta beste hainbat gai jorratu ziren topaketak iraun zuen hiru orduetan.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak