Bizkaiko pre-selekzio Mini, Haur eta Kadeteen deialdiak

Bizkaiko pre-selekzio Mini, Haur eta Kadeteen deialdiak

Osatuz doaz talde-lanak selekzio bizkaitarrei dagokienez. Asteburu honetan bilduko dira bigarrenez Haur eta Kadete mailako neska-mutilak eta horrez geroztik hartu beharko dute erabakia hautatzaileek Fadurako polikiroldegian nortzuk lehiatuko ote. Miniek, ostera, lehen hartu-emana izango dute honakoan. Horra deitutakoen zerrenda eta ordutegiak:

Bizkaiko Haur Nesken pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo igandean -ekainak 12- izango da Deustoko La Salle ikastolan (polikiroldegia), 18:45ean aurkeztuz.

Era berean, irailaren 2, 3 eta 4an izango da kontzentrazioa, zeinaren inguruko informazioa gutxi barru helaraziko dugun.

Deialdia

Bizkaiko Haur Mutilen pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo igandean -ekainak 12- izango da Leioako Irlandesas ikastolan, jokalariak 10:45ean aurkeztuz.

Kasu honetan, abuztuaren 28, 29 eta 30ean izango dute kontzentrazioa Getxoko CPT-n zeinaren inguruko informazioa gutxi barru helaraziko dugun.

Deialdia

Bizkaiko Kadete Nesken pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo igandean izango da – ekainak 12- Durangoko Jesuitak ikastolan, jokalariak 17:15ean aurkeztuz.

Irailaren 2, 3 eta 4an litzateke euren kontzentrazioa GEtxoko CPT-n, zeinaren inguruko informazioa gutxi barru helaraziko dugun.

Deialdia

Bizkaiko Kadete Mutilen pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo igandean -ekainak 12- izango da Deustoko La Salle ikastolan (polikiroldegia), jokalariak 16:45ean aurkeztuz.

Abuztuaren 28, 29 eta 30ean izango litzateke kontzentrazioa Getxoko CPT-n, zeinaren inguruko informazioa gutxi barru helaraziko dugun.

Deialdia

Bizkaiko Minibasket Nesken pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo larunbatean -ekainak 11- izango da, Deustuko La Salle ikastolan (polikiroldegia).

Bi txanda:
Lehenbizikoa, 10:00etatik 11:15ak bitartean, 09:45ean aurkeztuz; eta bigarrena, 11:45etatik 13:00etara, 11:30ean aurkeztuz.

Deialdia

Bizkaiko Minibasket Mutilen pre-selekzioa

Entrenamendua hurrengo larunbatean -ekainak 11- izango da, Deustuko La Salle ikastolan (polikiroldegia).

Bi txanda:
Lehena, 15:00etatik 16:00etara, 14:45ean aurkeztuz; eta bigarrena, 16:00etatik 17:00etara, 15:45ean aurkeztuz.

Deialdia

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak