ARGAZKIA: @sergi_like_jay/B Llíria / FEB
Bilbotarrek lehen garaipena lortu zuten Llirian jokatzen ari den Igoera Fasea (72-63, Anagán El Olivar-rren aurka) eta bihar partida erabakigarria izango dute Movistar Estudiantes-en aurrean. Garaipen batek igoeraren borrokarako txartela emango die.
Neurteka oso ondo hasi zen bizkaitarrentzat: 0-10reko partziala partidaren agintea hartzeko. Eta aragoiarren erreakzionaren ondoren (10-12), bilbotarrak ihes egin ziren berriro, 0-14koari esker (10-26). Fundación Bilbao Basketek aldea mantendu zuen, baina bost minutu txarrek, atsedenaldiaren ondoren, berdintasuna itzuli zioten markagailuari.
Aldageletan egon eta gero, bilbotarrek sensatzioak eta distantziak berreskuratu zuten (38-48). Baina laurdenaren azken txanpa berriro tzarra izan zen (53-56). Bi taldeek ez zuten erraz saskiratzen eta defentsa klabea izan behar zuen. Mikel Torreren mutilek ez zuten punturik jaso bost minututan zehar (60-68) partida erabakita uzteko.
Bihar, 13:15etan, dena edo ezer ez bilbotarrentzat, Movistar Estudiantes-en aurka. Irabazten badute, igoera lortu ahalko dute igandean. Galtzen badute, denboraldia amaituko da.