XLV Gabonetako Txapelketa – 2015/16ko UGP – XI BEC Gabonetako Txapelketa 2015/16: inskripzio epea abenduaren 11an amaitzen da

PIN
PIN

Gabonetako XLV. txapelketa antolatuko du Bizkaiko saskibaloi Federazioak BEC-en. Halaber, inskripzio-epea dagoeneko azaroaren 9an zabaldu zen eta abenduaren 11n itxiko da. Jarraian gogorarazten dizuegu parte hartzeko informazio guztia.
inskribatzeko epea, esan bezala, abenduaren 11n itxiko da –egun horretako 19:00etan. Horretarako, inskripziorako atxikitutako papera bete beharko da, norbanakoaren kategoriaren arabera. Era berean, 40 euro ordaindu beharko ditu talde bakoitzak; horietatik, 20 itzuliko dira baldin eta arautegia bete dela frogatzen bada. Ez lirateke ere itzuliko abisurik gabe taldeen osaketa aldatuko balitz. Kasu horretan, jokatutako partiduak galdutzat emango lirateke 0-20.

INSKRIPZIO HORRIA

Lehiaketaren eredua  hiru bider hirukoa izango da, hurrengo mailetan sailkatua:

  • Minibasket (mutilak): 2004/2005. urteetan jaiotakoak;
  • Minibasket (neskak): 2004/2005 jaiotakoak.
  • Pre-minibasket (mutilak): 2006/2007 jaiotakoak
  • Pre-minibasket (neskak): 2006/2007 jaiotakoak.
  • Saskibaloi-eskolak 2008/09

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatutako eskola-txapelketaren bat jokatzen duten taldeek, horietan baliatutako fitxak aurkeztu beharko dituzte.

Txapelketa honetara inskribatzeak, halaber, jokalarien laguntzaile eta entrenatzaileentzako gonbidapenak dakar berekin, 12 guztira.

Egutegiak amaitu orduko argitaratuko dira www.bizkaiabasket.com webgunean.

Azoka-gunera sartzeko tiketak abenduaren 17an eskainiko dira Federazioan bertan (martin Barua Picaza kalea, 27-2º). Ordutegia. Goizean zehar, 11:00-13:00; eta arratsaldez, 17:00-19:00.

Txapelketaren garapenari dagokionez, aurreneko fasea hautatutako bi egunetan jokatuko da. Goizean izango balitz 11:15etatik 14:30era bitartean litzateke; arratsaldez izanda, 15:00etatik 19:30era. Final-erdiak eta finalak 2016ko urtarrilaren 4an ospatuko dira.

Hala daude une honetan aurreneko faseetarako datak: 19an, arratsaldez; 20an, goizez eta arratsaldez; 23an, arratsaldez; 24an, goizez; 26, 27, 28, 29 eta 30ean, goizez eta arratsaldez. Gainerako partiduak, lehen aipatutako final-erdi eta finalaz gain, urtarrilaren 2, 3 eta 4an jokatuko lirateke. Oraindik ere, kontu ugari falta dira baieztatzeke. Hartara, behin-behineko ordutegiak dira hauek guztiak.

Zentzu honetan, bateraezintasunik egongo balitz, egutegia itxi baino lehen (12-12-2015) komunikatzea eskertuko genizueke. Abisuak edota bestelako informazioa kontsultatzeko emaila: icamarero@bizkaiabasket.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak