Malagan azken 5 bisitaldietan porrota jaso ondoren talde bilbotarrak garaipena lortu du (44-52) aurtengo denboraldiaren lehenengo partiduan. Asier García 17 puntu balorapenarekin partiduko MVPa izan da.
Sandomingoren lehenengo bostekoa hauxe izan zen: Alex Mendiluce, Asier Garcia, David mouriz, Jose Leep eta Daniel Diaz. Amivelek partiduko lehenengo bi puntuak lortu zituen arren, talde bilbotarra arin jarri zen aurrean elektronikoan Asier Garciari esker. Getxotarrak 8 puntu lortu zituen jarraian. BIsitarien defensa oso gogorra zen. Etxekoek arazo larriak zituzten saskiratzeko. Baloia ez zuten ondo mugitzen eta elektronikoan Bidaideak beti joan zen aurretik. Hala ere, Txurdinagakoek ere akatz ugari egin zituzten lehenengo laurden honetan.
Bigarren laurdenean Daniel Diaz kolonbiarra izan zen lehenengo minutuetako protagonistarik nagusiena. Bi taldeen arteko diferentzia gero eta zabalagoa zen. Diazek saskiratu zuen eta gainera jaurtiketa libre bat eskuratu zuen falta bat jaso eta gero. Honi esker Bidaideak taldea 11 puntu aurretik jarri zen. Baina bisitariak ere egon ziren minutu batzuetan saskiratu gabe. Horregatik markadorea oso laburra zen, Azken minutuetan, Diaz eta Leep izan ziren onenak, Bigarren laurdenaren amaieran markadorea 17-29 izan zen.
Atseddenaldia ondoren eta batez ere Leepen abiadurari eta puntuei esker Bidaideak diferentzia haunditu zuen. Baina ezberdintasuna ez zen definitiboa eta partidua ez zegoen itxita. Hala eta guztiz ere, hirugarren laurdenaren amaieran Sandomingoren taldeak partiduaren erritmoa kontrolatzen zuen. Diferentzia inportantea zen (28-40) baina oraindik Amivelek bazuen aukera buelta emateko.
Azken laurdenean etxekoek diferentzia gutxitu nahi zuten. Lau minutu geratzen zirenean 9 puntutara jarri ziren. Baina andaluziarrek ez zuten lortu haien helburua. Sandomingoko taldeak lasaitasuna mantendu zuen.
Lehenengo garaipen hau oso inportantea da. Denboraldia ondo hasita hurrengo urratsa datorren larunbatean izango da, Txurdinagan arratsaldeko 6 t’erdietan Bidaieak aurkeztuko da bere publikoaren aurrean. Jokalariek ezkertu nahi diete ikusleei haien laguntza eta taldearekiko konpromisoa.