Bidaideak Bilbao BSR-ek 14/15 denboraldirako eratu duen taldea aurkeztu du

presentacion bilbao bsr bidaideak
presentacion bilbao bsr bidaideak

Bilboko Udaletxeko prentsa aretoa, BIDAIDEAK BILBAO BSR gurpil-aulkiko saskibaloi taldearen aurkezpenaren eszenatoki bihurtu zen atzo, ilusioz betetako 2014-2015 denboraldiari aurre egingo dion taldea aurkeztu dute. Ekitaldian, BIDAIDEAK BILBAO BSR taldeko zuzendaritzako arduradun nagusiak eta jokalariak izan dira.

 

Bilbao BSR-ek, iaz gurpil-aulkiko estatu-mailako ligan bigarren postu historikoa lortu ostean, aurten Errege Kopa eskuratzea du helburu, baita Ligako azken fasera pasatzea, Euroleague-an parte hartzeko postuetan lehiatzea eta txapelketako ligaxkan garaipena erdiestea txapelketa honetako azken fasea jokatu ahal izateko.

 

Taldea, iazko denboraldian horrenbeste arrakasta eskuratu zituen ezaugarri  berdinekin dago eraikia. Aurten Asier García, Enaut De Ángel, David Mouriz, Dani Díaz, Josetxu Leep, Amadou Tijane, Iñaki Reguero; Juan Félix López, José Centeno eta Alex Mendiluze-z aparte, harrobitik  Patxi Suarez eta Ariel Calderon ere etorri dira, eta baita Jorge Lerga kapitaina ere, berriro saskibaloian lehiatzera itzuliko baita. Taldeari, hain beharrezkoa duen beteranotasuna emango dio, historian izango duen denboraldi luze eta lehiakorrenari aurre egin ahal izateko. Beste behin, taldearen zuzendaritza teknikoa, Javier Sandomingo eta Gorka Santamaria tandem-aren ardura izango da.

 

Bidaideak-ek, urriak 12an ekingo dio txapelketa ofizialari, Malagan jokatuko du AMIVEL-en aurka. Etxeko lehen partida, urriak 19an jokatuko du Bartzelonako  Juventut-en kontra. Ondoren, Extremadurako MIDEBA, Getafe eta Valladolid-eko Fundación Grupo Norte izango ditu aurkari ligako lehen fase honetan. Lehenengo lauren artean sailkatzea lortuz gero, bigarren fasea jokatu eta  titulua eskuratzeko beste taldeko onenekin lehiatu beharko litzateke, FUNDOSA ONCE, AMIAB Albacete, ACE Gran Canaria eta Vigo-ko AMFIV taldeen aurka besteak beste. Talde bizkaitarraren helburua, maiatza hasieran jokatuko den eta bigarren faseko lau talderik onenak elkartuko dituen Final Four-ean egotea da.

 

Arinago, otsailak 21 eta 22an Errege Kopa jokatuko da Valladoliden, eta Bidaideak Bilbao BSR-ek bertan egon nahi badu, ohiko Ligan taldeko 4 onenen artean sailkatu beharko da. Aste batzuk geroago, 2015eko maiatzak 12 eta 15a bitartean zehazki, taldeak Euroleague-an debutatuko du. Yaloba hiri turkiarrera bidaiatu beharko du txapelketako aurre-fasea jokatzera DODEKANISOS (Grezia), RSK KAUNAS (Lituania), LONDON TITONS (Britainia Handia) eta etxeko taldearen kontra. Irabazleak, apirilaren 23 eta 26 bitartean Holandako Papendal hirian jokatuko den azken fasean lehiatzeko txartela eskuratuko du.

 

Aurten, kluba kontziente da hain kualifikatuak diren helburuak erdiesteko duen zailtasun objetiboez. Hala ere,  konfidantza osoa dauka jokalarien lan, kalitate eta borondatearekin, helburu horiek lortzeko borrokan izango dela, nahiz eta lehiatzen ari diren beste taldeek baino aurrekontu txikiagoa dutela jakin eta desplazamendu kostu handiak exijitzen dituzten txapelketetan parte hartzeko nahitaezko berme ekonomikorik ez izan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak