Bilbao Basketek eta Amaya Valdemorok ez dute Plaza 2014a galdu nahi

PLAZA 2014
PLAZA 2014

Larunbatean, maiatzaren 31an, Plaza 2014a Bilbora (Ripako Kaiara) itzuliko da, aurten Bilbon ospatuko den Munduko Koparen aurreko ekintzetako bat delarik.

Iaz bezala aurten ere 3×3 modalitatea da ekintza hau aurrera eramaterako orduan erabiliko dena, saskibaloi zale guztien parte hartzea helburu, aurre-minietatik (2004/05 urteetan jaiotakoak) seniorretara arte (1997. urtea baino lehen jaiotakoak). Horrez gain, Bilbao Basketeko jokalarien bisita izango dugu, baita emakumezkoen saskibaloiko legenda batena, Amaya Valdemororena, hain zuzen ere.

FEBek (Espainiako Saskibaloi Federazioak) Euskal Saskibaloi Federazioaren, BSFaren (Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren) eta Bilboko Udalaren laguntzarekin batera, torneo hau antolatzen du, CaixaBank babeslea delarik.

Plaza 2014az kantxan bizitzea eta gozatzeaz gain, kantxatik at ere antolatutako hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera dago. Ekintza horien artean, adibidez,Espainiako emakumezkoen saskibaloiko historiako jokalarik onena autografoak sinatzen egongo da. Amaya Valdemorok hainbat froga ere planteatuko ditu. Horrez gain, Bilbao Basketeko jokalarien bisita izango dugu, goiz osoan zehar.

Txapelketei dagokionez, lehenengo neurketak goizean izango dira, eta finalak arratsaldez jokatuko dira CaixaBankeko kantxa nagusian.

Izen-ematea doako da, eta ostegun honetan, maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan amaitzen da. Bertan izena emateko, hurrengo inprimakina baino ez da bete behar, hurrengo linkean agertzen dena:  https://www.bizkaiabasket.com/index.php/3×3-bilbao-plaza-2014/

Plaza 2014:

Eguna: maiatzak 31, larunbata

Ordua: 10:00etatik 17:00etara

Tokia: Ripako Kaia (Bilbo)

Ekintzak:

11:00etan NOCILLAk Bizkaiko elikagaien bankuari, markako produktuak emango dizkio.

Ekitaldian AMAYA VALDEMORO jokalari ohia egongo da.

12:00etan CAIXABANK,  AMAYA VALDEMORO autografoen sinatzea.

12:30etatik 14:00etara CAIXABANKeko kantxa nagusian, AMAYA VALDEMOROk zuzendutako Klinik edo abilezia frogak eta zirkuituak.

11:00etatik 14:00etara BILBAO BASKETeko jokalari batzuen agerraldia izango dugu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak