Hurrengo astelehenean, Munduko Koparen zozketa

francia copa del mundo selección
francia copa del mundo selección

[box]Gizonezkoen Munduko Kopa Bilbora heltzeko 7 hilabete baino ez dira falta, munduko izar guztiak bilduko dituen Txapelketa, hain zuzen ere. Hurrengo astelehenean, otsailaren 3an, multzoen zozketa egingo da, eta Bilbora etorriko diren taldeak ezagutuko ditugu.[/box]

(ARGAZKIA: FEB/Nevado) Hurrengo egunetan Munduko Koparen inguruko hainbat ekintza egongo dira, eta horietako bat ezinbesteko garrantzia du Bilbo egoitzarentzat. Hasteko, otsailaren 1ean, larunbatean, Central Boardek Munduko Kopan gonbidatu bezala parte hartu duten lau selekzioek zeintzuk direnen berri emango du.

Printzipioz FIBAko lau gune ezberdinetako 15 herrialdek gonbidapena eskatu dute, eskaera 2013ko urriaren 30a baino lehen bidali zutelarik. Hauek dira: Bosnia eta Herzegovina (#57 FIBA Ranking-ean), Brasil (#10), Kanada (#25), Txina (#12), Finlandia (#39), Alemania (#14), Grezia (#5), Israel (#37), Italia (#21), Nigeria (#18), Polonia (#40), Qatar (#42), Errusia (#6), Turkia (#7) eta Venezuela (#28). Lau gonbidatuen artean ez da Italia egongo, bere eskaera bertan behera utzi baitzuen.

Ekitaldi hori larunbatean izango da, eta astelehenean, Kataluniako Musika Palauean, behin 24 parte hartzaileak zehaztuta, FIBAk Munduko Kopako zozketa egingo du arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 24 selekzioak 4 multzo ezberdinetan sakabanatuko dira, multzo bakoitzean sei selekzioa egongo direlarik, bakoitza egoitza batean, horietariko bat, Bilbo delarik. Momentuz, Espainiako selekzioa Granadan jokatuko duela baino ez dakigu.

Laster, txapelketaren maskota ofizialen berri izango dugu, baita txapelketan erabiliko den baloiarena ere. Ekitaldi biak aste honetarako programatuta daude.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak