ARGAZKIA: @unaisleep
Asier Bilbaok zuzendutako taldeak hirugarren garaipen jarraian lortu zuen B multzoaren lehen postua harrapatzeko. Gainera, Malosten, Lointek Gernikak argi eta garbi irabazi zion liga eta superkopako txapeldunari. Eta Fundación Bilbao Basketek porrotik gabe jarraitzen du EBA ligan.
BARÇA 91 – SURNE BILBAO BASKET 82
Bilbotarren garaipenetako bolada bikaina, FIBA Eurocup txapelketan luzatua, amaitu zen Bartzelonan. Etxekoak beti aurretik markagailuan, baina Jaume Ponsarnaurenek ez zuten amore eman, 20 puntu atzetik joan barne, azken laurdenaren hasieran. Bizkaitarren lan onak 6 puntura hurbiltzea ahalbidetu zuen (81-75), aho-sapore onarekin alde egiteko, porrota jaso arren.
LOINTEK GERNIKA 84 – VALENCIA BC 64
Zoragarria izan zen talde bizkaitarrak lortutako garaipena, Liga eta Superkopako txapeldunaren aurrean. Lehen laurdenaren 19nako berdinketa ostean, Lucas Fernandezenek bat-batean azeleratu zuten (40-29). Valentziak eutsi egin zion eta 5 puntura hurbildu zen (46-41). Une honetan, kolpe erabatekoa: 16-3ko partziala eta 20 puntuko aldea (73-53) azken laurdenaren faltan, jaiarekin Malosten.
JUARISTI ISB 77 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 75
Azpeitiako derbian, talde bizkaitarrak bigarren porrot jarraian jaso zuen. Mikel Garitaonandiaren mutilek hasiera ona izan zuten: 12-25ko emaitza lehen laurdenean eta 25-35ekoa bigarrenean. Etxekoek buelta eman zioten 18-4koari esker eta 5 puntuko abantailarekin sartu ziren azken laurdenera. Zornotzak erantzuna eman zien 2-11koarekin (66-70), baina azken txanpan Azpitartek bi hiruko saskiratu zituen eta garaipena Gipuzkoan geratu zen.
UNILEVER VILADECANS DISHELEC 73 – HGB AUSARTA BARAKALDO 82
Barakaldoko taldea Emakumezkoen Liga 2ko B multzoaren liderra da, Bosonit Unibasket taldearekin berdinduta, eta porrotik jaso gabe. Alexus Johnson-en 25 puntuek eta 13 erreboteak bultzatutakoak, Asier Bilbaoren neskak azken laurdenaren hasieran ihes egin ziren, 0-9ko partzialarekin (58-70). Etxekoak 5 puntura hurbildu ziren (71-76), baina bizkaitarrek beste 2 puntu gehiago bakarrik saskiratzea utzi zieten partidaren azken hiru minutuetan.
IBAIZABAL 49 – ARANGUREN MUTILBASKET 56
Talde bizkaitarrak ezin izan zuen bigarren garaipen jarraian lortu, pasaden jardunaldian estreinatu eta gero. Ibaizabal aurretik joan zen 20-19ko emaitzera arte, baina gero 2-16ko partziala jaso zuen eta aukerarik gabe geratu zuen. Azken txanpako bultzadak markagailua arinki itxardaltzea balio izan zuen bakarrik.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 92 – CANTBASKET 78
Lautik lau Mikel Torreren mutilentzat, lidergoan mantentzen direnak Baskoniarekin. Bilbotarrak ihes egin ziren 19-2ko partzial zoragarriarekin, lehen eta bigarren laurdenaren artean (36-19). Horti aurrera, arazorik gabe bizkaitarrentza, bakarkako lidergoa bilatuko dutenek datorren igandean Gasteizen.
GETXO 69 – BASKONIA 74
Imanol Adanek zuzendutako mutilek ezin izan zuten hirugarren garaipen jarraian eskuratu. Bizkaitarrek berregin zuten partidaren hasiera txarraren ondoren eta partida oso berdindua joan zen azken laurdenaren arte (55-56). Lan minuturen faltan, Getxo aurretik 68-64ko emaitzarekin. Baina denbora horretan, bakarrik libre bat saskiratu zuen (18 segunduren faltan) eta bisitariek aukera aprobetxatu zuten.
CB SANTURTZI SK 82 – GRUPO INMAPA FILIPENSES 86
Lehen jardunaldian Redline Mekanika TAKE-ren kantxan irabazi ondoren, Ezkerraldekoek hiru porrot jarraian lotu zituzten. Bizkaitarrak 7 puntugatik irabazten zihoazen hirugarren laurdenean (49-42), baina palentziarrak animatu zituen 2-13ko partziala jaso zuten. Santurtzik ez zuen amore eman eta 75nako berdinketa lortu zuten. Bi minutu geratzen ziren eta bi hirukok epaia eman zieten etxekoei.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 57 – AMIAB ALBACETE BSR 67
Adrian Yañez-en mutilek ezin izan zuten etxeko lehen garaipena lortu. Hirugarren jardunaldian, porrota Txurdinagan, bigarren laurdenak sortutako partidan: 5-21ko emaitza bisitarientzat eta 28-38 atsedenaldian. Etxekoak 5ra hurbildu ziren, baina garaipena ez zen inoiz eskura izan.