Aurrendenboraldiko partidarik garrantzitsuena Azpeitian jokatu da. ACB mailako Euskal Kopak txapeldun berria bilatzen zuen eta titulua, zoritxarrez, Gasteizera joan da.
Hamabost egun geratzen dira denboraldi berria hasteko eta ACBn jokatzen duten bi euskal taldeak elkar ikusi dute Azpeitian. Surne Bilbao Basketek lagunarteko torneo ona jokatu zuen Tallinen pasaden asteburuan eta kurtsoaren lehen titulua altxatu nahi zuen.
Jaume Ponsarnauren mutilek lehen laurden bikaina osatu dute eta aurretik amaitu dute (23-24). Baina bigarrenaren hasieran, bilbotarrek ez dute erraz saskiratu: lau puntu bost minutuetan (36-28), hutsarte bat barne. Partziala ez da itxi eta Baskoniak 13 puntuko aldea lortu du (41-28). Bizkaitarrek hobetu egin dute eta aldageletara joan dira 8 atzetik (45-37).
Kullamae eta Dragic-en hirukoek 5ra hurbildu dute Surne Bilbao Basket (48-43), nahiz eta gehiago hurbiltzeko aukerak ez aprobetxatu. BI minuturen faltan egin du, Hlinason birrinketarekin (55-51). Lasoren hutsartea eta bilbotarrek buelta eman diote markagailuari (55-56). Pozak gutxi iraun du eta Baskoniak aurretik itxi du laurdena (61-59).
Kolpez eta lidergoz txandaketarekin hasi da azken laurdena. Azpeitian dauden zaleek ikuskizunaz eta emaitza berdinduaz gozatzen zuten (66nako berdinketa bost minuturen faltan). Une klabe honetan, bilbotarrek ez dute berriro uztaia aurkitu (75-68) eta 2024ko Euskal Kopa Gasteizera joan da.