EUSKAL LIGAK: 5tik 5 kadete mailan

EUSKAL LIGAK: 5tik 5 kadete mailan

ARGAZKIA: Iker Ikazuriaga

NESKEN JUNIOR

Lehen jardunaldian jasotako lehen porrotaren ondoren, Lointek Gernika estrenatu zen garaipen erraz batekin (84-46, Zast Kuraye ZKE-ren aurrean).

Barakaldo Basketek ezin izan zion garaipenezko hasierari jarraipena eman eta porrot gogorra jaso zuen Easoren kantxan (80-43).

Eta bigarren porrota Loiola Indautxurentzat, etxean, 45-59ko emaitzarekin. Abraham González-en neskek 9 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean (36-27), baina Óptica Troconiz Araba 2-22ko partziala lortu zuten etxekoei aukerarik gabe uzteko.

MUTILEN JUNIOR

Denboraldiko bigarren derbi eta garaipen zabala Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Centro de Estudios Mikeldi USK-ren aurrean (125-46).

Arrasaten, Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen, 66-78ko emaitzarekin. BIlbotarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean (17-31) eta epaia eman zioten azken laurdenaren hasieran (53-68).

MUTILEN KADETE

Jardunaldi handi berri bat kadete mailan, garaipen guztiekin.

Bai Fundación Bilbao Basket Fundazioak bai Barakaldo Basketek 2-0eko balantzea dute. Bilbotarrek Atletico San Sebastian gainditu zuten (107-53) eta barakaldotarrek EFIK ISBri irabazi zioten (76-48).

Eta Tabirako Baquek kurtsoaren lehen garaipena lortu zuen Krean Ointxeren kantxan (38-105).

NESKEN KADETE

Eta gure kadete neskek ere garaipen guztiak eskuratu zituzten.

Gasteizen, FSGroupe Arabaren kantxan, 30-70ko emaitza Lointek Gernikarentzat.

Eta Bilbao, denboraldiko lehen poza La Salle Bilbaorentzat, ZAST GAP ZKE-ren aurrean (61-35). Etxeko taldea ihes egin zen bigarren jardunaldian, 15-1eko partzialarekin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak