ARGAZKIA: @zazpilegi
Aktibitate gutxi asteburu honetan Euskal Ligetan. Bakarrik jardunaldia jokatu zen Junior A1 multzoetan, azken partidekin. Gure taldeak lauko finaletan pentsatzen ari dira. Fundación Bilbao Basket, Lointek Gernika eta Loiola Indautxu arituko dira titulurako borroketan.
MUTILEN JUNIOR A1
Lehen postua jokoan zegoen, baina Fundación Bilbao Basketek ez zuen lortu. Bizkaitarrek garaipena eskuratu zuen Mondragon Unibertsitatearen kantxan (63-69). Lauko finalean, bilbotarrek Easoren aurka jokatuko dute.
Eta porrota Loiola Indautxurentzat Fundación 5+11 liderraren aurka.
NESKEN JUNIOR A1
Lointek Gernikak porrot zabala jaso zuen etxean, FSGroupe Arabaren aurrean (53-70) eta hirugarren postura jaitsi dira. Lauko finalean, bizkaitarrek Easoren aurka jokatuko dute.
Eta Loiola Indautxuk Araba liderrarekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan. Azken jardunaldian, bilbotarrek etxean galdu egin zuten (60-61), Euromex Araskiren aurrean.