EUSKAL LIGAK: Fundación Bilbao Basket, Junior Mailako Espainako Txapelketara

EUSKAL LIGAK: Fundación Bilbao Basket, Junior Mailako Espainako Txapelketara

MUTILEN JUNIOR A1

Fundación Bilbao Basket Espainiako Txapelketan arituko da. Bilbotarrek Easori irabazi zioten Lauko Finalaren finalerdietan (76-60), txartela lortuz. Partida apurtu zen azken laurdenean, era ikusgarriaz: Lander Barruetabeñak 5 hiruko saskiratu zituen.

Finalean, Fundación 5+11ren aurka, porrot zabala, aukerarik gabe (87-61).

MUTILEN JUNIOR A2

Ibaizabal galdu egin zuen etxean, Zarautzen aurrean (55-56) eta bere aurkariei aukerak eman dizkie bigarren posturako borrokan, nahiz eta Galdakaoko taldea bi garaipeneko aldea izan lau jardunaldiren faltan.

Tabirako Baque hirugarren postuan dago, 6-4ko balantzearekin, Santurtziri irabazita (74-80), 0-8ko partzialarekin azken txanpan.

Eta porrota Getxorentzat Amurrion (73-66), ia aukerarik gabe geratzeko.

NESKEN JUNIOR A1

Lointek Gernikak Easoren aurka galdu egin zuen (62-58) Lauko FInalaren finalerdietan eta agur esan zion Espainiako txapelketari. Bizkaitarrak oso ondo hasi ziren (0-9 eta 9-20), baina donostiarrek agintea hartu zuten hirugarrenean, 17-0eko partzialarekin (49-40). Azken minutuetan, gipuzkoarrek ez zuten huts egin libre marratik.

NESKEN JUNIOR A2

Industrias Arruti Zornotza ihes egin da lidergoan, Fundibide ISBri irabazi ondoren (65-56) eta La Salleren garaipena ostean (57-62), Fundación 5+11ren kantxan.

Bilbotarrak aurretik hirugarren laurdenean, 7-17ko partzialari esker, eta 6tik 5 libre saskiratu zituzten azken momentuetan.

MUTILEN KADETE A1

Ezer jokoan azken jardunaldian. Fundación Bilbao Basket garaile izan zen Landakoko derbian (60-64) eta Easoren aurka jokatuko du F4ren finalerdietan. Espainiako txapelketarako txartel bat egongo da jokoan.

Eta porrota Izar La Quinta Estrella Berrio-Otxoarentzat, Fundación 5+11ren kantxan (101-49).

MUTILEN KADETE A2

Bigarren posturako borrokan mantentzen da Getxo, Amurrion lortutako garaipenaren ondoren (80-84). Bizkaitarrek partida itxi zuten 2-12ko partzialarekin.

Porrota Barakaldo Basket-entzat, etxean, Ordizia liderraren aurrean (40-59), 0-11ko klabea azken laurdenean.

Eta Santurtzik galdu egin zuen etxean (62-98, Araberri).

NESKEN KADETE A1

Lointek GernikaK bigarren fasea itxi zuen porrot batekin (66-48), Optica Troconiz Araba) eta laugarren postuan iritsi dira Lauko Finalera. Finalerdietan, Movilteck ISBren aurka jokatuko du. Baina bizkaitarrak Espainiako txapelketara joan nahi badu, Euskadiko txapeldunak izan beharko dira.

NESKEN KADETE A2

Berdinketa laukoitza ikusgarria lidergoan, 7-3ko balantzearekin. Eta bosgarren sailkatuak 6-4koa du.

La Salle liderra da, Marianistas Irribarreari erraz irabazi ondoren (91-33).

Eta Loiola Indautxu laugarren postuan dago, Fundación 5+11ren aurrean galdu ostean (80-40).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak