EUSKAL LIGAK: Garaipen guztiak Nesken Junior mailan, geldialdi aurretik

LIGAS VASCAS: Pleno en Junior Femenino antes del parón

ARGAZKIA: @unaisleep

NESKEN JUNIOR

Hirutik hiru gure taldeentzat, oso maila estutuan. Loiola Indautxu hirugarren postuan dago, 3-3ko balantzearekin, Araskiren kantxan irabazita (59-61). BIlbotarren erremontada, atsedenaldian 9 puntugatik galtzen zihoazelako. Baina buelta eman zioten azken laurdenaren hasieran (49-57) eta alde klabea lortu zuten, etxekoen azken bultzadari eutsi egiteko.

Lointek Gernikak eta Barakaldo Basketek 2-4ko balantzea dute, bosgarren postuarekin berdinduta. Gernikarrek bere bolada txarrari agur esan zioten (53-61), 0-10eko partzialarekin luzapenaren hasieran, Azkoitian. Eta ezkerraldekoek ez zuten arazorik izan azken postuan dagoen Zarautz-en aurrean (50-26).

MUTILEN JUNIOR

Fundacion Bilbao Basket Fundazioak garaipen estutua eskuratu zuen Easoren kantxan (62-69), baina arriskurik gabe. Beti aurretik bilbotarrak, 10 puntuko aldearekin bigarren laurdenean (26-36) eta +13rekin minutu baten faltan.

Centro de Estudios Mikeldi USK-ak zein Loiola Indautxuk porrot handiak jaso zituzten, Araberri eta Baskoniaren aurka, hurrenez hurren.

MUTILEN KADETE

Gure hiru taldeek atsedena hartuko dute A1erako postuetan. Fundación Bilbao Basket Fundazioak 13-0eko partziala behar izan zuen azken laurdenean Easo gainditzeko (63-79). Bilbotarrak porrotik gabe mantentzen dira.

Arrasaten, Barakaldo Basketek garaipen erosoa lortu zuen (61-121) eta Tabirako Baquek etxean galdu zuen (54-90) Baskoniaren aurka.

NESKEN KADETE

Eta Lointek Gernika eta La Salle Bilbao ere A1ean daude seigarren jardunaldia jokatu ondoren. Gainera, hiru garaipeneko aldearekin seigarren postuarekiko.

Gernikarrak porrotik gabe mantentzen dira, lehen postuan, Zarautz-i irabazita (72-43). 42-18ko partziala erdiko laurdenetan.

Eta 40-55ko emaitza bilbotarren alde Urrategi Barne Diseinuaren pistan. Hasierako 2-18ekoa eta 29-50 laurden baten faltan. Gipuzkoarrek erremontada bilatu zuten, 11-1eko partzialarekin, baina bizkaitarren abantaila oso handia zen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak