EUSKAL LIGAK: Gure taldeek amaiera eman die denboraldiari

LIGAS VASCAS: Berrio Otxoa estará en la A1 cadete masculina

MUTILEN JUNIOR A2

Derbi geneukan kurtsoa bukatzeko. Landakon, Tabirakok Getxo gainditu zuen, 68-65eko emaitzarekin. Etxeko taldea ihes egin zen hirugarren laurdenean, 14-2ko partizalarekin, baina bisitariek ez zuten amore eman.

Ibaizabalek erraz irabazi zion Amurriori (95-51) eta Santurtzik ia ia gainditu zuen Alter Consulting ISB (49-52), erremontada ikusgarriaren ondoren: moreek 21 puntugatik galtzen joan ziren hirugarrenean.

NESKEN JUNIOR A2

Derbi ere nesken mailan: Laurok La Salleri irabazi zion (59-53), bilbotarrak sailkapenean gainditzeko. Deustoarrek 13 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean (20-33), baina etxekoek buelta eman zioten 17-3ko partzialari esker azken laurdenaren hasieran.

Eta Industrias Arruti Zornotzak A2 fase bikainari amaiera eman zion garaipen batekin, Fundación 5+11ren aurka (59-52).

MUTILEN KADETE A2

Laugarren postuan amaitu da Barakaldo Basket, Santurtziri irabazi ondoren (52-91), Ezkerraldeko derbian.

Eta Getxo bosgarren sailkatua izan da. Eskuinaldekoek Araberriren kantxan galdu egin zuen (70-61), azken laurden ona arren.

NESKEN KADETE A2

La Sallek laugarren postuan bukatu du denboraldia, azken garaipenari esker (53-44 Fundación 5+11ren aurrean). BIlbotarrak ihes egin ziren 12-0 partzialarekin hirugarren laurdenaren amaieran.

Eta Loiola Indautxu bosgarren postuan amaitu da. BIlbotarrak porrota jaso zuen Ekiola Ointxeren kantxan (52-40).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak