Emozioz beteriko amaieran, joan-etorri askorekin, Bizkaiako selekzioak Euskadi eta Nafarroako Infantil altxa egin du Laudion, mutilen finalean. Bizkaitarrek sufritzen jakin dute une zailenetan eta Araba handiari irabaztea lortu dute, nagusitasunarekin errebotean.
MUTILEN FINALA: BIZKAIA 73 – ARABA 72
Saskibaloi giro ikusgarria La Granka Kiroldegiko armailetan. Araba anfitrioia zen eta bere zaleek lehen minututik bultzatu dituzte bere jokalariak. Giro honek ez du Bizkaia erasan, 12-4ko partzialarekin 7. minutuan, erasoko erabaki oneei esker. Etxekoen hutsartea eta 0-6ko bolada minutu batean, presio bikainarekin.
Arabarren defentsak oso ondo funtzionatu dan eta partidari buelta eman dio: bigarren laurdenaren erdialdean, 19-25ko emaitza. Une horretan, Asier Gonzalezek zuzendutako mutilen txanda iritsi da: hobekuntza bai presioaren irteeran bai erasoan puntu batera hurbiltzeko (26-27). Neurketak ez zuen tregoarik eta atsedenaldian, arabarrak aurretik, 30-32ko emaitzarekin.
Bizkaiak berriro hartu du agintea, Garcia eta Lopez-ek saskiratutako hirukoen bidez. Arabak ere asmatu du hiruko marratik eta ihes egitea saiatu du, 6 puntuko aldearekin. Baina bizkaitarrek arnasa hartu dute eraso errebotei esker eta Errastiren bosgarren falta pertsonalarekin (3 minuturen faltan). Bizkaiak bere kartak oso ondo jokatu ditu eta Lopez-ek titulua eman dio selekzioari, Reduelloren laugarren eraso errebote jarraian ondoren.