Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa SBT

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa SBT

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak iaz lehenengo aldiz antolatutako euskarazko Heziketa Jardunaldiak antolatuko ditu berriz ere. Aurten Leioa SBT eta Leioako Udalarekin batera eta BizkaiaBasket Fundazioaren, Gabriel Aresti euskaltegiaren, Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuaren eta Kiroleneren laguntzarekin antolatuko dute, apirilaren 14an eta 15ean, Leioako Kandelazubieta Kiroldegian.

Heziketa Jardunaldiak entrenatzaile euskaldun guztientzat zuzenduta dago, hasi berriak diren entrenatzaile gazteei zuzenduz. Helburu nagusia hasi berriak diren entrenatzaile euskaldun gazteei saskibaloiaren hastapenean ezinbestekoak diren gaien inguruan orientabideak ematea da. Era berean, etorkizuneko entrenatzaileak euskaraz heztea ere, xede nagusienetakoa da.

Saskibaloi entrenatzaile ezberdinek gai desberdinen inguruan mintzatuko dira, eta aurten Gabriel Aresti Euskaltegiak hitzaldi bat emango du euskarazko entrenatzeko motibazio estrategien inguruan. Hizlarien artean honako gertalari hauek egongo dira, hurrengo gaiak jorratuko dituztelarik: Mikel Garitaonandia (Zornotza ST-ko lehenengo entrenatzailea – Zilarrezko Adecco Ligan) “Bakarkako taktikaren lanketa hastapenetik”, Eneko Hormaetxea (Gernika Bizkaia LF2 – prestatzaile fisikoa) “Heziketa fisikoa eta propiozepzioa”, Iñaki Camarero (BSFko Kirol Zuzendaria) “Joko errealaren praktikotasuna bilatzen”, Josu Manso (Kiroleneko alboko Ikasketa Burua eta Saskibaloiko irakaslea) “Trebakuntza teknikoak hastapenean” eta Jokin Kamiruaga (Bizkaiko mini mutilen hautatzailea) “Talde zuzendaritza – orientabideak”.

Heziketa jardunaldiak 11 ordukoak izango dira, eta Grado1 Entrenatzaile Ikastaroetako praktiketarako balio dute. Heziketa Jardunaldi hauek entrenatzaile euskaldunak hezteko da, beraz, ez da beste ikastaro ofizialetan baliokide izango.

Aldez aurretik esan bezala, Leioako Kandelazubieta Kiroldegian antolatuko dira Heziketa Jardunaldiak. Heziketa jardunaldiek irauten duten egun bietan, ordutegia honako hau izango da: 9:00etatik 14:30etara. Ikastaroak 20€ balio du.

Heziketa Jardunaldietan izena emateko, hurrengo datuak (izen-abizenak, jaiotze-data, herria, entrenatzen den taldea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa) prensa3@bizkaiabasket.com helbide elektronikora bidali behar dituzue, eta arduradunarekin harremanetan jarriko zarete. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, helbide elektroniko honetara idatz dezakezue.

Horrez gain, 20€-ak Bizkaiko Saskibaloi Federazioko kontu korronte honetan (2095  0350  40  9111260132 – BBK) ordaindu behar dituzue, zuen inskripzioa burutu ahal izateko.

Iaz Begoñazpi Ikastolan antolatutako heziketa jardunaldien informazioa . 

Oharra: Heziketa jardunaldiak aurrera ateratzeko, gutxienez 15 entrenatzailek izena eman beharko dute.

 

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak