Lointek Gernika taldearen garaipenarekin amaitu da Getxoko Fadura Kiroldegian ospatutako III Javi Durango memoriala. Gernikarrak 71 eta 57 irabazi die Lacturale Araski Taldeari, zeinek lehen minutuetan asko sufritu arren, partidan sartzea lortu eta bizkaitarrak estu hartu zituen. Euskal Koparen Finalean ere talde Bizkaitarrak Lacturale Araskiri irabazi zion

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak, CB Getxo taldearen laguntzarekin antolatzen duten III Javi Durango Memorialeko bigarren finalerdia Lointek Gernikak irabazi du (56-45) aurkariaren joko biziari aurre egin eta gero.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak