Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunerako kanpainarekin bat egin du: #mundiala

mundiala
mundiala

[box]Euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena eginez, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azalduko du kanpainak.#mundiala da aurtengo leloa. [/box]

Euskara esparru ez ofizialetan ere erabiltzeko modukoa dela agerian utzi nahi du #mundiala kanpainak (sare sozialetan edo lagun arteko giroan, kasu), eta gaur egungo komunikazio tresnetara egokitzeko gai dela ere bai. Sare sozialen loraldia baliatuta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektatuko dituen sarea osatuko du.

Eta horretarako jaio beren beregi www.mundiala.net ataria, herritarrei txioak bidaltzeko gonbidapena egiten dien gunea. Twitter-en dauden 35 hizkuntzetako bat da euskara. #mundiala kanpainarekin sare sozialetan euskararen erabilera bultzatu nahi da, eta bide batez munduan dabiltzan milioi bat euskal hiztunak, urrunekoak zein bertakoak, nondik nora dabiltzan ikusi, edo elkarrekin nola konekta daitezkeen azaldu.

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik, gure web orrialdean banner txiki bat jarriko dugu, eta horrez gain, euskaraz idazten ditugun tweet guztiak #mundiala hashtag-a izango du. Era berean, gure jarraitzaile guztiei gauza bera egitera gonbidatzen diegu, eta baita Euskaditik at ezagunen bat izanez gero jakinarazi dezaten ere, sortu den  www.mundiala.net, web orrialde originalean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak