Denboraldia abiatu da Haur eta Kadete mailako Bizkaiko selekzioentzat. Hautatzaileek eta beraien agindupean dauden 32 jokalariek Euskadiko Txapelketa prestatzen dihardute Fadurako HTZ-n. Aurretik lan gogorreko 3 egun eta 6 sesio dituzte. Honekin, lan taktikoaren oinarria ezartzea dute helburu.
Igande honetan, Bizkaiko 16 Kadete eta 16 Haur izan dira deituak, Imanol Adán eta Jokin Kamiruaga hautatzaileei konbentzitzeko asmoz, izan ere talde bakoitzean 12 izango dira azken zerrendan geratuko direnak.
Lan fisikoa, prestakuntza eta lan teknikoaren oinarriak ezartzea izango dira helburuak. Aurretik beste bi egun lan egiteko.
Asteartean, hauek bukatzerakoan, Emakumezkoen txanda izango da.