Argazkia: Javier Belver
Utebon jokatzen ari den LF2ko Igoera Fasea, talde barakaldotarrak luzapenean jaso zuen denboraldiko lehen porrota. Baina Asier Bilbaoren neskek aukera guztiak mantentzen dituzte: bihar irabazten badute, igoerako finalerako txartela lortuko dute.
Oso hasiera kaskarra bizkaitarrentzat: 7-0eko partziala, gero 14-5 eta 24-12ko emaitza lehen laurdenaren hasieran. Barakaldoren irudi onena bigarren laurdenaren hasieran iritsi zen, 0-13ko partzialarekin. Baina aurkariaren erantzuna oso azkar gertatu zen: 12-2ko partziala eta 38-29 atsedenaldian.
Partidaren eboluzioa ez zen aldatu atsedenaldiaren ostean. Mypelletymas BF Leon taldearen aldea 14 puntukoa izan zen hirugarren laurdenean. Eta 10rekoa 8 minuturen faltan. Une horretan iritsi zen Barakaldoko erreakzioa, 0-9koarekin (55-54). Eta estasi lehertu zen azken jokaldian, Leaupeperen hirukoarekin, luzapena jokatzeko.
Eta Leaupeperen beste saskia joera aldatzen ari zela zirudien. Baina ameskeria izan zen: 12-2ko partziala eta partida erabakita.