Argazkia:Javier Belve
Utebon, CB Arxil-en aurkako porrotak eta berdinketa hirukoitzak multzoko azken postura eraman ditu barakaldotarrak, denboraldi ikusgarria bukatuz.
Aurreko partidaren emaitza ezagutu eta gero, Asier Bilbaoren neskeei garaipen bat eta puntu gutxigatiko porrota balio zitzaien. Baina lehen alarmak piztu ziren atsedenaldian (29-37).
Erreakzioa eta itxaropena iritsi ziren hirugarren laurdenean: 49nako berdinketa 28 minutuan. Eta egoera ez zen txarra 57-60ko emaitzarekin, 6 minuturen faltan. Une klabe horretan, kolapso handia sortu zen: bakarrik puntu bat amaiera arte eta agur igoerari.
Talde bizkaitarren denboraldi historikoa amaitu da: 26-0eko balantzea ligan, baina igoerako saririk gabe.