Lointek eta Bidaideak taldeek estu hartu dituzte liderrak baina ezin izan dute garaipenik lortu

Lointek eta Bidaideak taldeek estu hartu dituzte liderrak baina ezin izan dute garaipenik lortu

Emaitza onak gure taldeentzat azken jardunaldian. Bilbao Basketek ez zuen partidarik, Zornotza eta GDKO Ibaizabal taldeek garaipenak lortu zituzten etxetik kanpo, Santurtzik garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean Easoren aurka. Lointek eta Bidaidek taldeek ezin izan zuten garaipenik lortu liderren aurka.

GIRONA 59 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55

Ezustekoa ematetik gertu egon da Lointek Gernika Bizkaia Spar Gironaren talde handiaren aurka. Lehen laurden izugarri bati esker 10-20 aurreratu ziren Gernikarrak. Kataluniarrek  Ibekweri esker partida aurrera atera zuten hirugarren laurdenean. 2 minuturen faltan sarturiko hirukoak 57-55 jarri zuen markagailua baina Mario Lopezen neskek bi baloi galdu zituzten eta ezin izan zuten garaipena lortu.

AQUIMISA 81 – ZORNOTZA 92

Zornotzak sailkapeneko azken postuan dagoen Aquimisa bisitatzen zuen eta irabaztera behartuta zegoen goialdeko taldetxoan jarraitu nahi bazuen. Mikel Garitaonandiaren jokalariek ez zuten hutsik egin. Erasoan oso ondo aritu ziren, izan ere defentsako lanean ez dabiltza oso fin(lehiaketako bigarren txarrenak Aquimisaren aurretik). Partida oso berdindua joan zen azken laurdenera arte non Rasmussen eta Salazaren hirukoek partida erabakita utzi zuten.

ENSINO 62 – GDKO IBAIZABAL 80

Talde Galdakaoztarra bikain dabil. Denboraldiko hirugarren garaipena eta bigarrena jarraian. Azken garaipen hau Durán Maquinaria Ensinoren aurka lortu dute. Lugoko taldea igoera fasera sailkatzeko faboritoenetariko bat da beti. Hasiera bikaina egin zuten Bizkaitarrek. Araia Peña oso fin aritu zen baloiak atzematen eta talde osoaren lan onari esker 11-21 bukatu zen lehen laurdena. Etxeko taldeko Asensioren hiru hirukok markagailuari buelta eman zioten. Jaurtitzaile Galiziarrak 18 puntu sartu zituen atsedenaldirako eta bere lanak bakarrik Bizkaitarren hasiera ona zapuztu zuen. Atsedenaldian 36-34.

 

Partida berriz abiatzean Peñak bere dohaiak erakutsi zituen baina partidak berdinduta jarraitzen zien 48-48 26.minuturako. Apontek gernikarraren lekukoa artu zuen baina Asensio ez zegoen galtzeko prest. Azkenean GDKO nagusi, besteak beste Ensino ez zuelako saskiratzerik lortu azken 5 minutuetan.

SANTURTZI 52 – EASO LOQUILLO 42

Emaitza bitxia EBAko partida honetan izandakoa, izan ere goialdean izan ohi diren bi taldeez ari gara. Santurtziarren garaipena baino, Horren tanteo baxua izateak harritzen du, izan ere Easoko oso joko oldarkorra egiten du. Hasieratik asko kostatu zitzaien markagailuan diferentziak ateratzea. Hirugarren laurdenera ailegatu arte ez ziren diferentziak atera, 18-10eko partzial batek hori ahalbideratu zuen.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 72 – CD.ILUNION 77

CD Ilunion talde indartsuak Txurdinaga bisitatu zuen eta porrota jasotzetik hurbil egon ziren Madrildarrak.  Atsedenaldira arte  oso partida berdindua izan zen Madrildarrek jaurtiketa libreekin asmatu zuten arte (48-57 30.min). Ilunionek oraindik abantaila gehiago handitu zuen (51-65) baina dena egina zegoela zirudienean, Avendaño eta Mourizek 11-0eko partziala ezarri zuten eta 3 minuturen faltan partidan sartzen ziren.  Azkenean Zarzula madrildarrak bilbotarren ahaleginak zapuztu zituen baina bilbotarrek partidatik ateratako zentzazioak ezin hobeak izan ziren, min egiten ez duen porrota izan zen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak