La Salle Bilboko Markel Gómez entrenatzailea dugu protagonista gaurkoan. Bikain jokatzen ari da gainera momentura arte A2ko bigarren fasean, lehenbiziko bost partiduak irabazita. Sailkapenean Mungia S.T. da bigarren 4-1ko balantzea azalduz; hirugarren eta laugarren Araba A. eta Ordizia K.E. 2 garaipen eta 3 porrotekin, hurrenez hurren. GX EASO QUIROPRACTICO da bosgarren 1-4ko balantzearekin eta seigarren Loiola Indautxu berdinarekin. Gómezek bere jokalariak partidu bakoitzean agertutako talentu, intentsitate eta konfiantza preziatu ditu besteen artean, baita azken urteotan klubaren talde ezberdinetan aurrera eramandako heziketa-maila eraginkorra ere. Hona sarreratxoa. Ikus ezazu elkarrizketa, beti lez, hurrengo estekan klikatuz.
Makel Gómez: “Bildutako talde osatu bat gara”
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak