NAZIONAL: Cabarri Galvanizados Unamukok 1. Mailarako txartela lortu du

NAZIONAL: Cabarri Galvanizados Unamukok 1. Mailarako txartela lortu du

(FOTO/ARGAZKIA: Basketbasko) Bere zaleen aurrean, Bilboko taldeak igoera eskuratu zuren Ulacia ZKE-ri irabazi ondoren finalean. Hain zuzen ere, gipuzkoarrek Deusto Loiola Indautxu Unibertsitatearen ametsa gainditu zuten Lehen Mailako Igoera Fasean.

LEHEN MAILA

Igoera lortzeko zorian egon zen Universidad Deusto Loiola Indautxu, Ulacia ZKE-ren aurka galdu ondoren Donostian jokatutako finalean. Gipuzkoarrek agintea hartu zuten bigarren laurdenean, 12-0eko partzialarekin (20-34). BIlbotarrek birritan erreakzionatu zuten hirugarrenean, 46-49ko emaitza ipintzeko. Eta puntu batera hurbildu ziren azken laurdenaren hasieran (60-61). Baina aurretik jartzea falta zitzaion eta bere aurkariak partidari epaia eman zion 0-10ekoarekin.

Finalerdietan, bilbotarrek erraz irabazi zion Atletico San Sebastian anfitrioiari (63-77). Javier Diezek zuzendatuko gizonak bigarren laurdenean ihes egin ziren, 0-11ko partzialari esker (26-40) eta etxekoen bultzadari eutsi zioten hirugarrenean: 45-52tik 48-64ra finalerako txartela lortzeko.

BIGARREN MAILA

Cabarri Galvanizados Unamuno Lehen Mailako taldea da. Bilbotarrek igoera lortu zuten etxean, Ulacia ZKE-ri irabazita (72-64). Bisitarien hasiera bikaina (9-17) eta etxekoen erreakzio ikusgarria (25-17). Bizkaitarrak ihes egin ziren bigarren zatiaren hasieran (42-34) eta aldea ederki mantentzen jakin zuten, maila-jauzia lortzeko.

Finalerdietako jardunaldia ireki zen La Casillan Askartza Claret taldearen porrotarekin, Ulacia ZKE-ren aurka (73-79). Gipuzkoarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean (38-22) eta 17 puntuko aldea lortu zuten hirugarrenean. BIzkaitarrek ez zuten amore eman eta 5era hurbildu ziren (64-59), baina bere aurkariak ez zien erremontada sortzeko aukerarik eman.

Bilboko derbia izan zen larunbateko partida handia, giro ikusgarriarekin pabilioian. Luzapenean, anfitrioia den Calbarri Galvanizados-Unamunok Hote Gran Bilbao Berrio Otxoa gainditu zuen (86-81). Beti pixka bat aurretik etxeko taldea, bisitariek aurrea hartu arte bigarren zatian, 10 hirukorekin. Cristian Sanchez-en mutilak 8 puntuko aldearekin sartu ziren azken txanpara, baina Jon Bilbaorenek berdinketa lortu zuten hiruko marratik (70-70, Oier Lemos-i esker). Talde bakoitzak libre bat huts egin zuen eta partidak 5 minutu gehiago behar izan zuen erabakitzeko.

Luzapenean, beste hiruko-truke eta neurketa libre marrara joan zen: Unamunok 6 asmatu zituen eta Berrio Otxoak 4 huts egin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak