Entrenatzaile bilakatzeko 1. Gradua burutzeko proposamena, Escolapiosen

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa
Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 1. Graduko entrenatzaile titulua eskuratzeko ikastaroa prestatu du Escolapios Ikastolaren laguntzaz, uztailaren 1etik 15era bitartean, azterketak barne. Gogora ezazue ez duela baliogarritasun akademikorik, soilik federatiboa.

Aurreko azterketak gainditu ezean, beraz, hona beste abagune bat gutxienez maila federatuetan zuzentzeko. Uztailaren 1ean -ostirala- hasita eta hurrengo hamaika egunetan zehar izango dira klaseak, bai goizeta arratsaldez. 13a eta 15 artean lirateke azterketak, eta egun gutxitara argitaratuko lirateke emaitzak zure titulua eskuragarri izanik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak