CPT Getxo 2014 Kadete Egonaldirako aholkuak

cpt fadura infantil masculino
cpt fadura infantil masculino

Ekainaren azken astean eta uztailaren lehenengoan, Bizkaiko Haur kategoriako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioak Adrián Yáñez eta Ohiane Ciruelosen aginduetara, hurrenez hurren, aritu dira. Udako oporraldiaren bueltan, Kadete selekzioen txanda izango da. Hona hemen aholku batzuk, baita lan ordutegia ere.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak CPT Getxo 2014 Egonaldia antolatzen du kadete kategorian, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Haur kategoriako selekzioek bezala, Fadurako Kirol Teknifikazio Egoitzan (Avda. los chopos, s/nº Getxo) entrenatuko dute.

Emakumezkoen deialdia, 2014ko irailaren 5etik 7ra izango da.

Gizonezkoen deialdia, 2014ko abuztuaren 29tik 31ra izango da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak