Saskibaloiko entrenatzaile lanak egin ahal izateko ikastaro ofiziala. 325 orduko prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala da, lehen sorospenetan, kirol-portaeraren oinarrietan, jarduera fisiko egokituan eta desgaitasunean, eta kirol-antolaketan, jokalariaren hasierako etapetako prestakuntzan, taldeen hasierako etapetako zuzendaritzan, saskibaloiaren irakaskuntzan, erasorako taktikan eta hasierako etapetako defentsan eta prestakuntza praktikoan.
JARDUERA MOTA: ikastaro erdi-presentziala
KIROLAREN EREMUA: kiroleko langileen prestakuntza
HARTZAILEAK: saskibaloiko teknikariak
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
• Inskripzio-buletina.
• Baimen informatua (adinekoak) (18 urte beherakoeentzako)
• NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
• DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak (IKASGUNEA). QR kodea duen ziurtagiririk ez badago, aurkeztu beharreko dokumentua konpultsatu egin beharko da.
• Kirol-historiala. (Federazioari eskatu)
DATAK:
- Matrikulazio epea
- Hasiera: 2022/26/12
- Amaiera: 2023/16/01
- Bloke komunaren hasiera eta amaiera 1. deialdia (ohikoa)
- Hasiera: 2023/24/01
- Amaiera:2023/15/03
- Lehen sorospeneko klase presentzialak
- Hasiera: 18/02/2023
- Amaiera: 2023/18/02
- Bloke komunaren hasiera eta amaiera 2. deialdia (ez-ohikoa)
- Hasiera: 2023/24/01
- Amaiera:2023/19/04
- Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera 1. deialdia (ohikoa)
- Hasiera: 2023/14/03
- Amaiera:2023/20/06
- Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera 2. deialdia (ez-ohikoa)
- Hasiera: 2023/14/03/
- Amaiera:2023/21/07
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKOA. Ikastaroa amaitutakoan, ikasle bakoitzak diru-laguntza eskatu ahal izango dio BFAri.
IZEN EMATEAK: 2022ko abenduaren 26tik, 2023ko urtarrilaren 16ra (biak barne).
Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia kiteb@asfedebi.eus helbidera bidaliko da.
Izena emateko azken eguna: 2023/01/16.
PLAZA KOPURUA: 20 plaza
OHARRA: DBH gainditu izanaren ziurtagiririk edo QR kodea (Ikasgunea) duten baliokiderik ez duten ikasleen kasuan, gure ikastetxean bertan konpultsatutako dokumentua aurkeztu beharko dute, edo bestela posta arruntez bidali beharko dute matrikulatzeko epearen barruan.
HELBIDEA: Caed KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, 1 drch, 48003 Bilbo (Bizkaia)
Izena emateko prozesuarekin lotutako zalantzak/kontsultak: 944037800 telefono zenbakian edo kiteb@asfedebi.eus helbide elektronikoan. Ordutegia: astelehen eta ostiraletan 9: 30etatik 15: 00etara, astearte eta ostegunetan 9: 30etatik 18: 30etara eta asteazkenean 9: 30-20: 30etara.