Senior Berezia | Jardunaldiko partidua: Leioa Vs Zornotza (giz.)

Senior Berezia | Jardunaldiko partidua: Leioa Vs Zornotza (giz.)

Gure lurraldeko maila berezien errepaso bezala, denboraldi honetan gure web eta sare sozialetan, senior mailari asteroko tartea zabalduko diogu. Horretarako mailako partidu bat aukeratuko dugu eta bideo bidezko laburpen bat eskainiko dizuegu. Lehen itzulia amaitu da eta Leioa Berrik 12-1eko balantzearekin amaitu du. Aste honetan sailkapenaren goialdean dagoen Zornotza izan du aurkari. Zornotzarrek baja asko zituzten eta partiduak ez zuen kolorerik izan. Amaieran 84-62 leioarrak garaile. Gogoratu emaitza eta sailkapen guztiak gure web orriko Lehiaketak atalean ikus ditzakezula.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak