Mutil-taldeak pozaren iturburu

(argazkiak: Dani Álvarez) Neskak izan ohi dira gertaera pozgarriak helarazten dizkigutenak. Kontraldetik, asteburu honetan mutilak izan dira albiste positiboen protagonista. 83-72 garaitu zuen Bilbao Basketek Morabanc Andorraren aurka. Funtsezkoa, oraindik aurrera helburua play-offak jokatzea izanik. Orekatua izan zen partidua, bilbotarrek hirukoekin nabarmendu arte. Andorrakoak ez zuten inolaz ere erlajaziorako tarterik eskaini. 71-55 galdu zuten gernikarrak…

lf2, ibaizabal

Neskak, garaipen bizkaitarren protagonista

Oro har, ez da asteburu ona izan estatu-txapelketei dagokienez. Neskek jarri dute ordea alde positiboa; etxetik kanpo irabazi zuten Gernika Bizkaia eta GDKO Ibaizabalek, Logroño eta Leonen, hurrenez hurren. 85-49 galdu zuen Bilbao Basketek Valentziaren aurka, ACBko garaitu gabeko liderra hain zuzen. Hasierako 16-2ko tarteak argi bideratu zuen partidua lokalentzat, eta beltzek ezin izan zioten…

Asteburu positiboa elitean dabiltzan taldeentzat

Lau  garaipen izan ditugu pasa den asteburu honetan, seitik alegia. Zentzu horretan, gainera, mota guztietakoak: sufrimenduz garaitu zuenh esaterako Bilbao Basketek, bihotzekoa santurtziarrek lortutakoa edota lasaiagoak Gernika Bizkaia eta Ametx Zornotzarena. Dominion Bilbao basketekin hasita, honek bost puntuko diferentziaz baliatu zen Manresa irabazteko, 67-72. Jomuga, Koparako sailkapena lortzea zen eta hala suertatu. Deseroso azaldu zen…

Garaitu egin dute Bilbao Basket eta GDKO Ibaizabalek; besteek, justu samar ibili eta ezin izan dute euren norgehiagokak gainditu

Estatu-mailako txapelketara itzuli dira bizkaitarrak, BSR izan ezik, baina ezin esan honakoa asteburu positiboa izan denik. Aipatu lez soilik Bilbao Basketek eta GDKO Ibaizabalek -biek sufrimenduz- atera ziren garaile euren partiduetan. Ongi mantendu zuten erritmoa bilbotarrak partidu osoan zehar baita markagailuan abantaila ere, hiruko jaurtiketetan eraginkortasun eza jasanda ere. Hala ere, berehala berdindu zuen Cai…

LFn debutatu egin du Ane olaetak, historian jokalari bizkaitar gazteena

Zorionez, hainbat izan dira azken bost urteotan LFn debutatu duten jokalariak, izan ere azkeneko bi hamarkadetan baino gehiago. GDKO Ibaizabalek hasieran, eta ondoren ere Gernika Bizkaiak estatu-mailako saskibaloiko maila altuenean lortutako presentziari esker izan da gehienbat. Ane Olaeta izan da historian debutatu duen jokalari bizkaitar gazteena (16 urte, 7 hilabete eta 20 egun – 13-05-1999an…

peña, zornotza, leb plata

Turroia eramango dute ahora gernika, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik, urteko azken garaipena eskuratuta

ACB Ligako taldeak ezik, FEB txapelketetan jokatzen dutenek Gabonetako oporrak hartu eta geldialdia egingo dute. Eta horietako batzuk, esan bezala, garaipen bat gehiago lortuta. Laugarren bukatu du Gernika Bizkaiak lehen itzulian eta hala ere azkenean ez du Erregina Kopa jokatuko. Galdakaok, bere aldetik, Arxil garaitu zuen partidu zail baten ostean. Eta santurtzik, aldiz, soberan irabazi…

gdko ibaizabal lf2

Neskak borrokalari, mutilek amore ematen dute bisitari bezala

Zubia izaten ari den asteburu honetan, Feb taldeek bisitari gisa jokatzen zuten euren jardunaldia -Santurtzi eta Bidaideak BSR salbu-. Balantzea nesken alde izan da positiboa bakarrik: gernikak IDK Gipuzkoaren aurka lortu zuen garaipena eta GDKO Ibaizabalek Badajozen, kolidergoan jarraitzeko. Bilbao Basket-ek 79-71 galdu zuen Fuenlabradaren kontra, batik bat oker jokatutako hirugarren laurdenagatik. Hala ere, 71ra…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzi koliderrak jarraitzen dute

Aurrera egiten du denboraldiak, eta balore handia hartzen hasia dira GDKO Ibaizabal eta Santurtzi taldeen kolidergoak (Ibaizabalek Adbaren aurka lortu zuen garapena eta Santurtzik berriz Valladoliden kontra). Bestalde, oso ondo jokatu zuen Bilbao Basketek Real madrilen aurka galdu arren, eta koparako sailkapena lortu du Bidaideak Bilbao BSRk lehenbiziko fasea amaitzeko hiru jardunaldi falta direla. Primerako…

Kutx ala pil? Tamalez, balantzea ez da oso positiboa izan. Kutx irten zaie Bidaideak eta Santurtziri, pil beste guztiei

Harrigarria asteburuko FEB txapelketetan jarraitzaileek bizitako amaiera arteko emozioa norgehiagoka guztietan. Azkeneko segundoetan erabaki ziren emaitzak, eta horietatik bakarrik Bidaideak –luzapenean- eta Santurtzik –Tolosari puntu batez- lortu zuten garaipena. 104-111 galdu zuen Bilbao basket-ek Valentziaren aurka. Bada, beltzek ikuskizun ederra eskaini bazuten ere, etsipena jasan behar izan zuen taldeak arauzko 40 minutu eta bi luzapen…

Errenta eskasa bizkaitarrek etxetik kanpo lortutakoa

(ARGAZKIA: José M. Martín) Estatu-txapelketetan dabiltzan sei talde bizkaitarrak etxetik kanpo aritu dira asteburu honetan. Horietatik, soilik bik lortu dute garaipena, Ametx Zornotzak eta GDKO Ibaizabalek, hain zuzen. Esan beharra dago, gainera, astero egiten dugun errepaso honetan Bidaideak Bilbao sartuko dugula gaurtik aurrera ere, jardunaldi honetan hasi baitute haiek Liga. UCAM 96- DOMINION BILBAO BASKET…