AVEB-BiSF-ESF tailerrak: ‘Zuzendari teknikoaren rola ezagutzen’

cartel aveb
cartel aveb

Entrenatzaileen Euskadiko Asoziazioa, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Euskadiko Saskibaloi Federazioa eta AD Escolapiosek, Bizkaiko Saskibaloi Fundazioarekin batera, Bilboko escolapios Eskolan ospatuko den ‘Zuzendari teknikoaren rola ezagutzen’ izeneko tailerra antolatzen dute.

Ikastaroa abenduaren 27an izango da –igandea- eta Richi Serrések emango du. Goi-mailako entrenatzailea da bera, eta 11 urte daramatza saskibaoliko irakasle gisa Bartzelonako INEFC Fakultatean. Horrez gain, esperientzia nahikoa du zuzendari tekniko bezala hainbat eskola eta klubetan, eta errendimendu handiko prozesuak dituzten beste zenbait proiekturen buru da gaur egun.

Izen-ematea dohakoa da abeb@aveb.com emailean erreserbarako izen-abizenak, telefonoa, klub/eskola eta udalerria adierazita. entrenatzaile-ikastaroak egiten dituztenei praktiketako bost ordu aintzat hartuko zaie.

PROGRAMA

10:30-11:15: Zuzendari teknikoaren rolaren kontzeptualizazioa. Definizioa, ereduak, marko juridiko/legegilea eta nazioarte harremanak.

11:15-12:30: zuzendari teknikoaren funtzio eta trebetasunak (I). Abilezia-mapa, lidergoa (talde-zuzendaritza eta kudeaketa) eta gaitasun pertsonalak (motibazioa, komunikazioa eta identitatea).

12:30-12:45: atsedena.

12:45-14:00: zuzendari teknikoaren funtzio eta trebetasunak (II). Gaitasun pertsonalak (antolaketa, kudeaketa, hautaketa eta hautematea), bezeroen arreta tresna teknologikoak.

14:00-15:00: kirol-programazioari buruzko iritzi laburrak, eskolatik seniorrera bitartean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak