TEKNIFIKAZIOA: Deialdi eta saio bikoitza

TECNI
TECNI

Igande honetako Teknifikazio Programako saioa bikoitza izango da hura egingo duten bi taldeentzako. Bi deialdi egin dira; alde batetik, 2004 eta 2005eko mini mailako jokalariak, eta beste aldetik, junior mailatik 2003ko mini artekoak. Eta kantxan egin ohi den lanari, prestakuntza fisikoko lana gehituko zaio.

Deialdia bi multzotan banatu da eta bi orduko iraupena izango du. Bertaratzeko ordua 15:45ak izango dira; hasieran, talde batek prestatzaile fisikoarekin egingo du lan, beste taldea kantxan aritzen den bitartean. Lan teknikoari buruz esan beharra dago ez dela hain gogorra izango, eta zenbait kontzeptu lantzera bideratu egingo da.

DEIALDI OSOA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak