2015-16. ikasturteari dagokionez teknifikazio-programaren bukaera iristear dagoela, orain arte egindakoa errepasatuko da azken saio hauetan. Hori dela eta, beste saio bat antolatu da igande honetan -maiatzak 15- Lauro Ikastolan, Topaketa osatzen duten 2005ekoak salbu. Horiek, hurrengo astean deituak izango dira berriro.
Halaber, 15,45ean aurkeztu beharko dira 2002ko Haur Mutil eta 1999ko Junior Mutilen artean kokaturiko gazte guztiak. Horrez gain, beste deialdi bat dago 16,45ean 2002ko Haur Neska eta 2004ko Minientzat hain zuzen.