BizkaiaBasket Fundazioaren 2014ko Udako Kanpusean izena emateko azken egunak

cartel campus fundación
cartel campus fundación

Izena emateko epea amaitzeko egun gutxi falta dira. BizkaiaBasket Fundazioaren 2014ko Udako Kanpusa“-ean, BizkaiaBasket Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Leioako Irlandesas Ikastetxearen laguntzarekin antolatzen den kanpusean izena eman nahi baduzu, ekainaren 20a baino lehen egin beharko duzu.

Kanpusa 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago, eta hurrengo egunetan izango da: ekainaren 23tik 27ra. Aste horretan saskibaloiaz gozatzeko aukera izango duzu, aisialdiko ekintzekaz uztartuta. Joxean Figueroa da kanpusaren zuzendaria, ACB-ko entrenatzaile ohia, kanpusaren kirol oinarriak finkatuko dituena, Kanpusean egongo diren ekintzen artean, aurten berezia izango den bat izango dugu, 2014ko udan Bilbon jokatuko den Munduko Koparekin lotura zuzena duen protagonistaren bat edo beste egongo delako.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta ekainaren 20ra arte zabalik egongo da. Gaztedi Planaren titularra bazara, kanpusaren salneurria 185€-koa izango da. Bestela, kuota 205€-koa da. Izena emateko dokumentua deskargatu

Informazio gehiago nahi duenak, hurrengo helbide elektroniko honetara idatz dezake: campus@bizkaiabasket.com.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak