Escolapios nesketan eta Unamuno mutiletan III. Ecobasket Torneoko Txapeldunak

Escolapios nesketan eta Unamuno mutiletan III. Ecobasket Torneoko Txapeldunak

Bi aste burutan III: Ecobasket 2016 Torneoa ospatu da AD. Escolapiosen antolakuntzarekin eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin.  Bi talde garaile izan dira baina oso giro ona bizi izan da Bizkaiko saskibaloi aurre-denboraldian klasiko bilakatu nahi duen zitan. Oraingo honetan junior mailan ospatu da.

Irailaren 10ean, larunbata gizonezkoen txanda izan zen, bertan Junior mailako 6 talde bizkaitar izan ziren (Berrio Otxoa,Leioa,Escolapios,Unamuno, Santurtzi eta Padura) eta Unamuno izan zen txapelketaren irabazlea Leioaren aurretik.

Irailaren 16an emakumezkoen txapelketa ospatu zen, Lauro, Unamuno, Balmaseda eta Escolapiosen presentziarekin. Finala Etxekoek eta Enkarterrietako taldeak jokatu zuten, garaipena Bilbotarrentzat izan zelarik 77-46 irabazi eta gero. Hirugarren postua Laurorentzat izan zen 38-50 irabazi baitzuen.

Larunbateko emakumezkoen finalaren osteko sari-banaketan Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea den Germán Monge egon zen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak