Unamuno eta Gernika Juniorreko Euskadiko Amaierako Faseetako tituluaren bila

unamuno piña
unamuno piña

Pasa den astean amaitu ziren lehiaketak, eta aste buru honetan, Lauko Finalak jokatuko dira, Bilbon mutilezkoena, eta Azpeitian neskena. Bertan, lehiaketetako lau onenak ariko dira, Euskadiko Txapelketa irabazteko, eta Espainiako Txapelketetarako sailkapenen bila. Unamuno izango da gizonezkoetan bizkaitarron ordezkari bakarra eta titulua lortzeko aukera ugari ditu. Emakumezkoetan, aldiz, Gernika Euskal Ligan lortutako biarren posizioa hobetzen saiatuko da.

Junior Mutilak

Unamuno lehen postuan sailkatu eta gero, Bilboko Zorroza Kiroldegian izango da Lauko Finala. Bilbotarrek dagoeneko lortu dute Espainiako Txapelketarako sailkapena..

Lehen finalerdian Unamunok eta Glual Hydraulics ISBk jokatuko dute. Bien arteko lehia berdindua dago, denboraldian, bina garaipen erdietsi baitituzte elkarren aurka, eta biak gai izan dira bestearen etxean irabazteko.

Bigarrengoan, Fundacion 5+11 Baskonia eta Easo ariko dira. Bertan, arabarrak dirudite faboritoak, denboraldiko lau partidak irabazi baitituzte.

Egutegia

2014/04/26
10.15h Unamuno (1) – Glual Hydraulics ISB (4)
12:15h Fundación 5+11 (2) – Easo A 83)

2014/04/27
12.00h FINALA

Junior Neskak

Azpeitiko Kiroldegiak hartuko du jubenil mailako lau talde onenen arteko lehia. Bertan erabakiko da Euskadiko Txapelketako irabazlea, eta Espainiako Txapelketarako bigarren sailkatua nor izango den.

Lehen finalerdian, gipuzkoarren arteko derbia izango da, Movilquick Azpeitia ISB eta Easo Aren artekoa. Sailkapenean bien artean alde nabarmena egon arren, bien arteko lehietan berdintasuna nagusitu da denboraldian zehar, eta bakoitzak bina garaipen erdietsi dituzte elkarren aurka.

Ondoren, Gernika KESB eta Zast lehiatuko dira bigarren finalerdian. Zarauztarrak gipuzkoako txapelketa irabazi osteko Lauko Finala irabazita sailkatu da A-1erako, eta bertan ere Lauko Finalean sartzea lortu dute. Hori dela eta, elkarren artean bi partida jokatu dituzte, garaipen banarekin, eta alde berdinarekin, 10 puntuko aldearekin bietan.

Egutegia

2014/04/26
10.00h Movilquick Azpeitia ISB (1) – Easo A (4)
12.00h Gernika KESB (2) – Zast (3)

2014/04/27
12.00h FINALA

(Iturria: Basketbasko)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak