Etorri taldean Nazioarteko VII. “Barakaldo Hiria” txapelketara eta ekipazio bat irabazteko aukera izango duzu

EQUIPAJE
EQUIPAJE

Olentzero eta Errege Magoen bisiten artean, opari bat lortzeko beste aukera bat duzu. Izan ere, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Nazioarteko VII. “Barakaldo Hiria” txapelketara etortzea proposatzen dizu, bai zure taldearekin zein antolatutako beste talde batekin, eta horrela, 15 kamiseta eta 15 praken zozketan sartuko zara, baita baloien zozketan ere.

Parte hartzea oso erraza da. Taldekideekin hitz egin ezazue, ondo antolatu zaitezte, eta etorri abenduaren 27an eta 28an jokatuko den Emakumezkoen 18 Urtez Azpiko Nazioarteko VII. “Barakaldo Hiria” txapelketara. Federazioaren web orrialdean, bete beharreko formulario bat bete eta partiduetara joan beharko zarete. Maila guztietako taldeek har dezakete parte, preminitik senior mailara arte, baita saskibaloi eskolek, beste eratako taldeek, elkarteek…

Abenduaren 27an Barakaldora iristen zaretenean, talde osoa zozketarako propio jarritako mahaira joan beharko zarete, eta orria erakutsi. Zenbaki bat emango zaizue eta Euskadi – Hungria partiduko atsedenaldian zozketa egingo da.

Irabaziz gero, talde osoak 15 kamiseta eta 15 praka irabaziko ditu. Zuen neurria eskatuko zaizue, eta handik gutxira arropa jasoko duzue.

Gainerako partehartzaileen artean, baloiak zozketatuko dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak