Hamargarren jardunaldia eta 4 geratzen dira lehen fasea amaitzeko. Matematikoki, 3 talde bizkaitar sailkatuak daude A1 multzoetara: Lointek Gernika, nesken mailetan, eta Fundación Bilbao Basket Fundazioa, mutilen juniorretan.
NESKEN JUNIOR
Hirugarren garaipen jarraian Lointek Gernikarentzat (51-71, Araskiren kantxan). Bizkaitarrak ihes egin ziren bigarren laurdenaren hasieran (1-11eko partzialarekin) eta 25 puntuko abantaila izan zuten azken laurdenean. Bizkaitarrak A1ean daude matematikoki.
Eta porrota Loiola Indautxurentzat, Bilbon, Optica Troconiz Arabaren aurka (39-66). BIzkaitarrak 19 puntu atzetik bigarren laurdenean.
MUTILEN JUNIOR
Gasteiz-en galdu ondoren, Fundación Bilbao Basket Fundazioak oso erraz irabazi zion Ordiziari (114-35).
Bilbotarrak A1ean dauda jada. Eta, sorpresarik salbu, Loiola Indautxu ere egongo da A1ean. Indautxuko taldeak Axa Amurrio gainditu zuen, 79-56ko emaitzarekin. Lehen zatian, 33-14.
Eta porrota What’s Up Salesianos Barakaldorentzat, Araberriren kantxan (92-73). Ezkerraldeko taldea aukerarik gabe geratu ziren hirugarren laurdenean (25-12).
MUTILEN KADETE
Fundación Bilbao Basket Fundazioak garaipen garrantzitsua lortu zuen Atletico San Sebastián-en aurka (81-76), bolada txarrari agur esateko. Oso partida parekatua, hasieratik amaierara, eta bilbotarrek bere kolpea eman zuten 3 minuturen faltan, 11-2ko partzialari esker.
Gasteizez, Salesianosek argi eta garbi galdu zuen Araberriren pistan (99-55).
Salleko Arkyzu eta Loiola INdautxuren arteko derbia atzeratuta izan zen.
NESKEN KADETE
Denboraldiko lehen porrotaren ondoren, Lointek Gernikak Urrategi ISB gainditu zuen (68-52), A1erako txartela lortzeko. Malostekoek neurketako erdiko tarte ikusgarria eskaini zuten (44-19).
Hirugarren garaipen erreskadan eskuratu zuen La Salle Bilbaok (54-43, Baskonia) eta bi partidako aldea du seigarren postuarekiko. Partidaren klabea, 11-2ko partziala hirugarren laurdenean.
Eta Salesianosek ezin izan zion bere bolada txarrari agur esan Asevi Araskiren kantxan (70-51).












