EUSKAL LIGAK: Barakaldo Basketek nesken kadete bigarren postuari eraso dio

LIGAS VASCAS: Solo los juniors masculinos se salvan en los grupos A2

NESKEN JUNIOR A2

Getxo aukerekin helduko da azken jardunaldira. Eskuinaldekoek Centro de Estudios Mikeldi USKri irabazi zioten derbian (74-78) eta orain berdinduta daude bigarren postuarekin. Hori bai, Ordiziak galdu egin beharko du azken neurketan.

Bere aldetik, liderra den Barakaldo Basketek Alter Consulting ISB gainditu zuen (85-56).

NESKEN JUNIOR A2

Bigarren garaipen jarraian bai Getxorentzat bai Tabirako Baquerentzat. Getxoztarrek Marianistas-en kantxan irabazi egin zuten (48-50) eta durangarrek etxean gainditu zuten Mondragon Unibertsitatea (54-39).

Jardunaldiko porrot bakarra, Barakaldo Basket-entzat (78-23, Azkoitian).

MUTILEN KADETE A2

Centro de Estudios Mikeldi USK taldeak agur esan zion bere bolada txarrari, Antigua Luberriri irabazita (75-62).

NESKEN KADETE A2

Barakaldo Basket-ek bigarren postuari eraso egin dio. Jardunaldi baten faltan, Ezkerraldeko taldeak hurrengo denboraldiko txartela lortu du Axa Amurriori irabazten badio azken neurketan. Barakaldok Azkoitian irabazi egin zuen (47-55) eta Dinnteco Arabaren porrota aprobetxatu zuen.

Aitzitik, porrota Tabirako Baquerentzat, Ostadar-rren aurka (67-54).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak