EUSKAL LIGAK: Fundación Bilbao Basket Fundazioa mutilen junior lider bezala atera da Gasteiztik

EUSKAL LIGAK: Sei talde A1erako postuetan lehen itzulia amaitzean

NESKEN JUNIOR – A1

Lointek Gernika lidergoan mantentzen da, porrotik gabe, bigarren faseko laugarren garaipena lortu ondoten Smartlog Ointxeren aurka (76-65).

Bizkaitarrak ihes egin ziren hirugarren laurdenaren hasieran (49-32) eta 3 partidako aldea dute bosgarren postuarekiko.

NESKEN JUNIOR – A2

Bigarren faseko lehen derbian Durangon geratu zen. Tabirako Baquek Loiola Indautxuri irabazi zion, 63-46, eta porrotik gabe mantentzen da. Etxeko taldeak 11-0eko partziala lortu zuen bigarren laurdenean (34-20) eta ez zien aukerarik eman bilbotarrei.

Porrotik gabe ere jarraitzen du Fundación Bilbao Basket Fundazioak, 44-80eko emaitzarekin irabazi zuenak Saski Axular Izabururen kantxan.

MUTILEN JUNIOR – A1

Lidergoa jokoan zegoen Gasteizen eta Fundacion Bilbao Basket Fundazioak garaipena eskuratu zuen, 57-61eko emaitzarekin Baskoniaren kantxan. Bizkaitarrek 10 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean (37-47) eta etxekoen bultzadari eusten jakin zuten azken txanpan (57-59 bi minuturen faltan).

Eta porrota Loiola Indautxurentzat (102-74) Easoren kantxan.

MUTILEN JUNIOR – A2

Hirugarren garaipen jarraian Suministros Imaga Miribilla Basket taldearentzat (87-76, Jotake), bigarren postuan kokatzen dena.

Tabirako Baquek ere du 3-1eko balantzea, bigarren faseko lehen porrota jaso ondoren (79-87, Araberriren aurka).

Eta What’s Up Barakaldo Salesianosek Smartlog Ointxe gainditu zuen etxean, 70-62eko emaitzarekin.

MUTILEN KADETE – A1

Bigarren faseko lehen porrota Fundación Bilbao Basket Fundazioa, Baskoniaren kantxan galdu zuenak, 103-98ko emaitzarekin, oso partida parekatuan hasieratik amaiera arte.

Bilbotarrak berdinduta daude Easo eta Baskoniarekin, kolidergoan.

MUTILEN KADETE – A2

Bigarren jardunaldi jarraian bi derbirekin.

Lidergoa jokoan Barakaldon eta Salesianosek garaipena eta lehen postua eskuratu zuen General Óptica Berrio Otxoaren aurrean: 83-72, 15-0eko partzialarekin hirugarren laurdenean.

Jesuitas ikastetxean, Salleko Arkyzuk Loiola Indautxuri irabazi zion, 72-79, 1-10reko partzialarekin azken txanpan.

Eta Kandelazubietan, Leioa SBT Ondizek ezin izan zion jarraitasunik eman pasaden asteburuan lortutako garaipenari eta galdu egin zuen Zastmehameharen aurka, 58-66ko emaitzarekin.

NESKEN KADETE – A1

Lointek Gernikak erremontada bikaina sortu zuen Ordizian, porrotik gabe mantentzeko laugarren jardunaldian. Bizkaitarrak 8 puntu atzetik hirugarren laurdenaren amaieran (56-48), baina buelta eman zioten 4-19ko partzialarekin, zazpi minututan.

Gasteizen, Irlandesas-ek garaipen bikaina lortu zuen (44-70), bigarren postura igotzeko. Leioztarrek ez zioten aukerarik eman Asevi Araskiri (21-41ko emaitza atsedenaldian).

Eta beste porrot bat La Salle Bilbaorentzat (52-51, Easo).

NESKEN KADETE – A2

Garaipen guztiak gure taldeentzat.

Salesianos bigarren postuan dago, Baskoniari irabazita (48-59).

Eta Tabirako Baque hirugarren postura igo da, Axa Amurrio gaindituta (86-66).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak